Agenda


Hitzaldia: 'Trantsizio energetikoa: testuingurua eta erronkak'
OTSAILAK 23. 18:30 (Ez da aurrez izena eman behar) — Aita Mari zinema'Aldaketa garaia da' izenburupean trantsizio energetikoan sakontzeko aukera izango da Aita Mari aretoan otsailaren 23an, martxoaren 2an eta martxoaren 9an. Azken saioan Zumaian eguzki energia sortzeko proposamena aurkeztuko da.

Erakusketa: 'Zenbat jende kabitzen da bihotz batean?' Aran Santamaria
Otsailak 7 - 28 — Oxford aretoaAspaldiko partez Alondegian erakusketa jarri du Aran Santamaria zumaiarrak, eta azken urteetan lantzen diharduen liburu eraldatuez gain, klorofila, ipurtargi ezkutuak, etxealdiaren arrastoak, irudimena eta gauza ñimiñoen edertasuna topatuko ditu bisitariak, erakusketa jostalari honetan. Eta han hemenka, Aran Santaren unibertsoaren parte ere badiren Bixtente Ameztoi, Harkaitz Cano, eta Agnès Vardaren oihartzunak