Agenda


Aita Mari zinema otsaileko asteburuetan
Otsaileko asteburuetan, zinema helduentzat. Zineko sarrerak emanaldien aurretik, Aita Marin bertan — Aita Mari zinemaHelduentzako zine emanaldiak 19:00etan dira. Otsailean: 'Foto de familia', 'Vacaciones contigo y tu mujer', 'El padre' eta 'Mi niña'. Sarrerak Aita Marin bertan emanaldiaren aurretik

Erakusketa: 'Zenbat jende kabitzen da bihotz batean?' Aran Santamaria
Otsailak 7 - 28 — Oxford aretoaAspaldiko partez Alondegian erakusketa jarri du Aran Santamaria zumaiarrak, eta azken urteetan lantzen diharduen liburu eraldatuez gain, klorofila, ipurtargi ezkutuak, etxealdiaren arrastoak, irudimena eta gauza ñimiñoen edertasuna topatuko ditu bisitariak, erakusketa jostalari honetan. Eta han hemenka, Aran Santaren unibertsoaren parte ere badiren Bixtente Ameztoi, Harkaitz Cano, eta Agnès Vardaren oihartzunak