Agenda


Erakusketa: 'Amalur', Maider Azurmendi
Urtarrilak 8 - 31 — Oxford aretoaNaturaren izaera zaurgarria eta era berean irmoa islatzen du Maider Azurmendik Oxford aretoan kokatu duen eskultura multzoak. Itsas ertzean jasotako egur pusketatik abiatuta lan zeramikoak sortu ditu, ikuslea eskultura garaikidera hurbiltzeko asmoz

Aita Mari zinema urtarrileko asteburuetan
Urtarrileko asteburuetan, zinema helduentzat. Zineko sarrerak emanaldien aurretik, Aita Marin bertan — Aita Mari zinemaHelduentzako zine emanaldiak 19:00etan dira. Urtarrilean: 'Madame Curie', 'Nieva en Benidorm', 'El inconveniente', 'El manual de la buena esposa' eta 'Perfumes'. Sarrerak Aita Marin bertan emanaldiaren aurretik

Zinema haurrentzat urtarrileko asteburuetan
Urtarrileko asteburuetan, zinema haurrentzat. Zineko sarrerak emanaldiaren aurretik, Aita Marin bertan — Aita Mari zinemaHaurrentzako zinema emanaldiak Aita Marin 16:30ean. Urtarrilean: 'Ninja a cuadros', 'Ipuin herriko berriak', 'Los Croods: una nueva era', 'Rocca cambia el mundo' eta 'Mi amigo Pony'. Sarrerak zineman bertan emanaldiaren aurretik.

'Lanbroa', Yeregitarren erlojugintzaz dokumentala
Urtarrilak 21, osteguna, 19:00. Gonbidapenak urtarrilak 16tik Turismo Bulegoan — Aita Mari zinemaAintzinako erloju astunak, garai batean herriko bizitzaren erdigunean zeudenak. Familia erlojugilea izan dira Yeregitarrak, eta haien istoriak azaltzen du nola industrializazioak mundua eraldatu zuen eta horrekin batera bizitzaren erritmoa ere. Dokumental laburraren proiekzioa euskaraz izango da eta ondoren solasaldia egongo da Xabier A. Yeregi eta Begoña Arruti egileekin

Liher taldearen kontzertua
Urtarrilak 22, ostirala, 19:00. Sarrerak aurrez bakarrik, urtarrilaren 16tik Turismo Bulegoan — Zumaienako aretoan'Beste Bat!' zikloaren baitan, Liher taldearen kontzertua Zumaienan. Sarrerak 5€, urtarrilaren 16tik aurrera Turismo Bulegoan (943143396)

Antzerkia haurrentzat: 'Kotondarrak', Anita Maravillas
Urtarrilak 24, igandea, 12:00. Sarrerak 4€, aurrez bakarrik (Turismo Bulegoan) — Aita Mari antzokia[*ERNE, SARRERAK AURREZ BAKARRIK. ANTZERKIETARAKO EZ DA IREKIKO AITA MARIKO TAKILLA] Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.

Antzerkia: 'Konpromisoa', Txalo produkzioak
Urtarrilak 30, LARUNBATA, 19:00. Sarrerak aurrez bakarrik (Turismo Bulegoan) — Aita Mari[*Erne, SARRERAK AURREZ BAKARRIK, TURISMO BULEGOAN. Antzerkietan takilla itxita] Tomas eta German aspaldiko lagunak dira. Tomas sasi autore bat da eta German, bere lanbidean arrakasta handirik gabeko aktorea. Diru arazoak, aspaldiko sumindurak eta bai ala bai saldu beharreko apartamentu bat; horiei erantsi itxuraz tentel samarra den erosle bat. Korapilatzen joango den joko maltzur honetan nor ote egiazko biktima?

'Gauekoak', Kukai Dantza
Otsailak 4, osteguna, 19:00. Sarrerak aurrez bakarrik, urtarrilaren 30etik Turismo Bulegoan — Aita Mari'Beste Bat!' zikloaren baitan, 'Gauekoak', Kukai Dantzaren ikuskizuna. Sarrerak 5€, urtarrilaren 30etik aurrera Turismo Bulegoan (943143396)

'Urolatik barrena', Urval Ensemble
Otsailak 19, osteguna, 19:00. Sarrerak aurrez bakarrik, otsailaren 13tik Turismo Bulegoan — Aita Mari'Beste Bat!' zikloaren baitan, 'Urolatik barrena' ikuskizuna, Urval Ensemble, Gorka Hermosa eta Jon Maiarekin. Sarrerak 5€, otsailaren 13tik aurrera Turismo Bulegoan (943143396)