Agenda

RSS icon
Erakusketa: 'Bote prontuan', Las4Laurok

Erakusketa: 'Bote prontuan', Las4Laurok

Azaroak 13 - Abenduak 7 Oxford aretoa

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.

Gehiago irakurri

Antzerkia: '¡Ave, Osos!', El mono habitado [gaztelaniaz]

Antzerkia: '¡Ave, Osos!', El mono habitado [gaztelaniaz]

Azaroak 27, ostirala, 19:00. Sarrerak 9,5€/6€ aurrez bakarrik (Turismo Bulegoan) Aita Mari

[*ERNE, SARRERAK AURREZ BAKARRIK. ANTZERKIETARAKO EZ DA IREKIKO AITA MARIKO TAKILLA]. Etxe bat obretan, non "hartz" bikote bat bizi den, berrogeiak beteak dituzten bi gay, alegia. Halako batean, leihotik ustekabeko bisita bat iristen da, Mesias berri baten gurasoak izateko aukeratuak direla iragarriko dien usoa.

Gehiago irakurri

Zinema haurrentzat azaroko asteburuetan

Zinema haurrentzat azaroko asteburuetan

Azaroko asteburuetan, zinema haurrentzat Aita Mari zinema

Haurrentzako zinema emanaldiak Aita Marin 16:30ean. Hil honetan etorriko diren pelikulak: 'Koko dragoi txikia oihanean', 'Shin Chan en Australia', 'Como perros y gatos' eta 'Trolls 2'. Sarrerak zineman bertan emanaldiaren aurretik.

Gehiago irakurri

Aita Mari zinema azaroko asteburuetan

Aita Mari zinema azaroko asteburuetan

Azaroko asteburuetan, zinema helduentzat Aita Mari zinema

Helduentzako zine emanaldiak 19:00etan dira. Azaroko filmak: 'Falling', 'Greenland, el último refugio', 'No matarás' eta hila amaitzeko 'Ane'. Sarrerak Aita Marin bertan emanaldiaren aurretik

Gehiago irakurri

'Euskaratik euskarara elkarrizketak', Jon Maiak gidatuta [EUSKARALDIA]

'Euskaratik euskarara elkarrizketak', Jon Maiak gidatuta [EUSKARALDIA]

Abenduak 1 (asteartea). 19:00 Aita Mari zinea

Euskaraldiaren baitan antolatutako kultur ekitaldia. Gonbidapenak turismo bulegoan.

Gehiago irakurri

Zine forum: 'About endlessness' (Sobre lo infinito)

Zine forum: 'About endlessness' (Sobre lo infinito)

Abenduak 2, ASTEAZKENA, 19:00 Aita Mari

JBA. Zuzendaria: Roy Andersson

Gehiago irakurri

'Baga, biga, higa' emanaldia [EUSKARALDIA]

'Baga, biga, higa' emanaldia [EUSKARALDIA]

Abenduak 3 (osteguna). 10:00 Aita Mari zinea

DBH 4ko ikasleei zuzendutako ekitaldia.

Gehiago irakurri

Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketaren sari banaketa eta 'Agur eta dolore' antzezlana [EUSKARALDIA]

Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketaren sari banaketa eta 'Agur eta dolore' antzezlana [EUSKARALDIA]

Abenduak 3 (osteguna). 19:00 Aita Mari zinea

Gonbidapenak turismo bulegoan.

Gehiago irakurri

Antzerkia: 'Ene ba!!', Txalo produkzioak

Antzerkia: 'Ene ba!!', Txalo produkzioak

Abenduak 11, ostirala, 19:00. Sarrerak 9,5€/6€ aurrez bakarrik (Turismo Bulegoan) Aita Mari

[*Erne, SARRERAK AURREZ BAKARRIK, TURISMO BULEGOAN. Antzerkietan takilla itxita] Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz, eta hori ospatzeko afaritan poza eta aldarte ona izango dira nagusi, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera eman arte. Ene ba! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta.

Gehiago irakurri

Antzerkia haurrentzat: 'Meri, Mari eta Lari', Eidabe

Antzerkia haurrentzat: 'Meri, Mari eta Lari', Eidabe

Abenduak 13, igandea. 12:00. Sarrerak 4€, aurrez bakarrik (Turismo Bulegoan) Aita Mari antzokia

[*ERNE, SARRERAK AURREZ BAKARRIK. ANTZERKIETARAKO EZ DA IREKIKO AITA MARIKO TAKILLA] Meri haurdun dago, eta Mari badator betiko galderarekin: zer izango da, neska ala mutikoa? Ba betiko galderari, erantzun desberdina: nahi duen guztia izango da, ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria... eta horregatik jarriko diote Lari izena.

Gehiago irakurri

Zine forum: 'The Gentlemen'

Zine forum: 'The Gentlemen'

Abenduak 17, osteguna, 19:00 Aita Mari zinema

JBA. Zuzendaria: Guy Ritchie

Gehiago irakurri

Antzerkia haurrentzat:'Olentzero kuttun', Kiliklon

Antzerkia haurrentzat:'Olentzero kuttun', Kiliklon

Abenduak 20, igandea, 12:00. Sarrerak 4€, aurrez bakarrik (Turismo bulegoan). Takilla itxita Aita Mari antzokia

[*ERNE, SARRERAK AURREZ BAKARRIK. ANTZERKIETARAKO EZ DA IREKIKO AITA MARIKO TAKILLA] Askotan entzun ditugu Olentzeroren istorioak. Eta hauek entzuteaz, ez gara inoiz aspertuko. Hala ere, badira Olentzeroren gertaera batzuk, oraindik ere ezagutzen ez genituenak. Olentzero eta Miru oso lagun onak dira. Bien arteko kontutxoak entzunez eta kantu alaiekin, primeran pasatzeko aukera izango duzu.

Gehiago irakurri

« Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30