Agenda

RSS icon
Erakusketa:'Beobide 1891-1969'

Erakusketa:'Beobide 1891-1969'

2019/09/06 18:30 - 2019/09/22 Oxford aretoa eta Kresala

Erakusketa honek herriko artista honi merezi duen omenaldia egin nahi dio, horretarako haren heriotzaren 50. urteurrena baliatuta. Julio Beobideren ibilbide artistikoa osorik islatzen saiatu gara, jorratu zituen hainbat esparrutako lanak bilduz: erretratuak, iruditeriak, ikatz-ziriz egindako erretratu zein autoerretratuak... Lan horiez gain, Beobideren bizitzaren berri ematen diguten zenbait dokumentu ere egongo dira ikusgai, norbanakoek eta Zuloaga fundazioak utzitakoak.

Gehiago irakurri

Jai Alai zesta punta

Jai Alai zesta punta

2019/09/06 22:00 - 2019/09/27 Aitzuri pilotalekua

Irailean ostiralero Zumaia Jai Alai partidak

Gehiago irakurri

Olarro Eguna

Olarro Eguna

2019/09/21 09:00 Zumaia

Hemen olagarro usaineko egitaraua

Gehiago irakurri

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

2019/09/22 17:00 Aita Mari

Aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-zortzirenetako saioa Zumaian. Sarrerak salgai www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Gehiago irakurri

Erakusketa:'Formak (shapes)', Fernando Mardones

Erakusketa:'Formak (shapes)', Fernando Mardones

2019/09/26 18:00 - 2019/10/13 Oxford aretoa

Oxford aretoko erakusketa honetarako Fernando Mardonesek hautatutako pintura lanak ez du bereziki ezer irudikatu nahi. Hala ere, trazuaren keinuarekin, testurarekin eta kolorearekin esperimentatzen du, marrazkiaren eta pinturaren adierazpen aukerekin, irudikatzeko funtzioa alde batera utzita. Nagusiki paper gainean sortutako obrak dira, eta pinturazko materia batez ere pastel koipetsua da, zurezko matrize originalen gainean igurtzita.

Gehiago irakurri

Artadiko jaiak

2019/09/27 11:00 - 2019/09/29 Artadi

Gehiago irakurri

Euskal Kosta Krosa maratoi erdia

2019/09/28 10:00 Zarautz, Getaria eta Zumaia

Gehiago irakurri

« Ekaina 2019 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930