"kontatu·osatu" erakusketa

Zumaiako Mugimendu Feministak Zumaiako emakume* artistekin eta elkarte desberdinekin elkarlanean antolatutako erakusketa. Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute erakusketa.
Noiz 2019/11/21 13:25
2019/12/08
Non Oxford aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Zumaiako Mugimendu Feministak, iazko azaroak 25aren harira Kontatu dinamika jarri zuen martxan. Gogorra izan zen gure azalean bizitako indarkeriak identifikatzea, baina ezinbesteko ariketa aldi berean. Zein indarkeria bizi (izan) ditut? Norbere etxean identifikatu genituen bizipen propioak. Baina azaroaren 25eko ekitaldian elkarrekin konturatu ginen, banaka bizitako indarkeria horien erro kolektiboaz. Emakume* guztiok bizi (izan) dugu hau. Indarkeria matxistak guztiok gauzka jo puntuan. Bestearen malkoetan bizi genuen norbere bizipena.
Gelditu gintezke minarekin, indarkeriek sortu diguten zamarekin. Baina guk bizi egin nahi dugu. Zauri eta orbain guztiekin, baina bizi. Zer egingo dugu gure minekin? Nola zaindu eta osatuko dugu elkar? Baditugu tresnak, elkarren babesa dugu. Eta aurtengo azaroaren 25ean tresna horietan jarri nahi dugu arreta. Adierazteko modu desberdinetan, autodefentsa feministan, ahizpatasunean, zaintzan, ahalduntzean osatze feministan.

Besteak beste, aurten erakusketa bat antolatuko dugu. Artea betidanik izan da jendarteko gatazkak adierazi eta salatu zein norbere minak askatu eta sendatzeko bitarteko bikaina. Erakusketaren bidez, indarkeria matxistaren identifikazioan eta ahalduntzean jarriko dugu arreta. Erakusketak irauten duen bitartean, ekintza kultural desberdinak egongo dira erakusketan zein herrian.

« Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031