Larretxo auzoko irisgarritasunari buruzko online saioa
- Noiz
- Urtarrilak 14. 18:00
- Non
- ONLINE (Zoom plataforma). Ez da aurrez izena eman beharko.
Bizilagunen ekarpenak jaso nahi ditu Udalak, Larretxo auzoari buruzko azterketa osatzeko.
Zumaiako Irisgarritasun Plana osatzeko parte hartze prozesua abiatu zuen Udalak joan den azaroan. Udal eraikinak, espazio publikoa, garraioa zein komunikazioa aztertzen ari dira, irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin.
Irisgarritasun Planaren baitan, besteak beste, Larretxo auzoko egoera modu berezian aztertzeko lanetan murgilduta dago Udala. Hala, abenduan jasotako galdetegien emaitzekin eta telefono bidez auzotarrei egindako elkarrizketak oinarri hartuta, Larretxo auzoaren analisi eta azterketa sakona egiten ari da. Online saio honetan, Larretxoko irisgarritasun planaren proposamena osatzeko herritarren ekarpenak jasoko ditu Udalak.
Kasu honetan, parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharko.