Aitzuri frontoian erabakiko da banakakoa

2018/12/13

Iñaki Goikoetxea zumaiarra izango da faborito nagusia

Atzo arratsaldez aurkeztu zen Zumaiako AITZURI pilotalekuan Zesta Punta BANAKAKO txapelketa nagusia. 2018ko JAI ALAI WORLD TOUR bukatzeko, Zumaiako pilotalekua aukeratu du Munduko Pilota Batzarrak. Berriz ere frontoi luzera itzuliko da lehiaketa eta bertan izango da egungo txapelduna, Imanol Lopez. Halere, txapelduna ez da izango faborito nagusia, oraingoan beste zumaiar bat izango dugu faborito, Iñaki Goikoetxea.

Aurrelari zumaiarra faborito nagusia bada ere, atzelaria ere lanak emateko gogoz arituko da bien etxean. Beraiekin batera Arbe, Aimar, Olha eta Olharan izango dira seikotea osatuko dutenak.

Larunbat honetan bertan hasiko da lehiaketa, abenduaren  21ean izango da finalaurrekoa eta, abenduaren 28an, berriz, finala.