Alokairurako laguntza eskatzeko epea ostiralean amaituko da

2019/11/12

18-35 urte bitarteko gazteek eskatu dezakete laguntza. Dokumentuak udaletxean aurkeztu beharko dira, azaroaren 15a baino lehen.

18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago aurtengo alokairurako laguntza deialdia. Horretaz gain, eskatzaileek gutxienez bi urtez Zumaian erroldatuta egon beharko dute. Diru-sarreren muga 3.000-25.000 euro bitartekoa da bizikidetza unitatea pertsona bakarrak osatzen duen kasuan; bizikidetza unitatean pertsona bat baino gehiago badaude, 3.000 eta 35.000 bitartekoa da muga. Bestalde, laguntza jasotzeko, etxebizitzagatik gehienez 700 euroko alokairua ordaindu beharko du eskatzaileak (800 euroko alokairua onartuko da bizikidetza unitatea hiru pertsona baino gehiagok osatzen badute eta etxeak 100m² baino gehiago baditu).

Eskabidearekin batera honako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek:

  • NANaren fotokopia (adintxikokoen kasuan, familia liburuaren fotokopia)
  • Eskatzailearen eta bizikidetza unitatearen errolda agiria (udaletxean)
  • Alokairu kontratuaren kopia
  • Errenta ordaintzen dela frogatzen duen banku agiria (originala edo fotokopia konpultsatua)
  • Kontu korrontearen titulartasunaren agiria (banketxean)
  • Estatu mailan, etxebizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria (Azpeitiako jabetza erregistroan edo registradores.org helbidean)
  • Bizikidetza unitateko kide guztien diru sarreren egiaztagiriak (errenta aitorpena...)
  • Ikasten egonez gero, ikasketa ofizialen agiria
  • Bizikidetza unitateko kideren bat banandua edo dibortziatua, edo izatezko bikotea izateari utzi badio, egoera horri dagozkion agiriak
  • Administrazioan zerga betebeharrak eta gizarte segurantzakoak egunean dituela egiaztatzeko dokumentazioa (udaletxean eskaera aurkezten den momentuan sinatzen den dokumentuan Udalari baimena emanez gero, Udalak kontsultatuko du)
  • Orokorrean, edonolako dirulaguntza jasotzea eragozten duen inolako egoeratan ez dagoela ziurtatzeko agiria (udaletxean eskaera aurkezten den momentuan sinatzen den dokumentuan Udalari baimena emanez gero, Udalak kontsultatuko du)

 

Eskaera aurkezteko epea: azaroak 15

"Alokairu Beka": Zumaiako herrian etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak ematea arautzeko ordenantza

 

Harremanetarako:

  • Gazteria saila. Tel. 943865025, luz. 404

  • berdintasuna@zumaia.eus