Alondegiko ikasgela irekita egongo da ekainaren 15etik aurrera

2020/06/12

Ikasgela erabiltzeko beharrezkoa izango da aurrez lekua eskatzea, 943862730 telefonora deituta edo liburutegia@zumaia.eus emailera idatzita.

Ekainaren 15etik aurrera Zumaiako Udal Liburutegiaren funtzionamenduak normaltasunerako beste pausu bat emango du. Astelehenetik aurrera ikasgela irekita egongo da astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara bitartean.

Bi metroko distantzia bermatzeko 24 eserleku egongo dira erabilgarri, eta jende pilaketak saihesteko beharrezkoa izango da aurrez txanda hartzea,  943862730 telefonora deituta edo liburutegia@zumaia.eus emailera idatzita. Ohartarazi dute ezingo direla apalategiak eta horietan dauden liburuak ukitu. Gainera, komunak itxita egongo dira.

Haur eta Helduen liburutegian udako ordutegia

Astelehenetik aurrera udako ordutegia izango du Zumaiako Udal Liburutegiak. Helduen liburutegia 9:00etatik 14:00etara egongo da irekita astelehenetik ostiralera; haurren liburutegia, berriz, 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute. Astearte eta ostegun arratsaldeetan ere irekita egongo dira bi liburutegiak, 18:00etatik 20:00etara.

Liburutegietan mailegu zerbitzua martxan dago dagoeneko. Jende pilaketarik ez badago arreta emango badute ere, oraindik ere hitzordua hartuta joateko eskatu dute liburuzainek. Horrez gain, 14 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta joan beharko dutela adierazi dute.

Liburutegian oraindik neurri bereziak mantenduko dira: aldizkari eta egunkariak ez dira eskuragai egongo eta herritarrak ezingo dira apalategietara sartu. Liburutegiko areto guztietan eskuak garbitzeko gela egongo da eta derrigorrezkoa izango da maskara jantzita edukitzea. Bestalde, komunek itxita jarraituko dute oraingoz.

Alondegiko igogailuak ere udako ordutegia

Ekainaren 15etik irailaren 11ra bitartean Alondegiko igogailuaren ordutegia aldatuko da. Astelehenetik ostiralera 08:30etik 21:30era egongo da irekita; asteburuetan orain arteko ordutegi berdina mantenduko du, 8:30etik 20:30era.