Arranplan konponketa lanak egiten ari da Portu Zuzendaritza

2019/06/06

Azken egunotan arranpla guztiz itxita dago, hain zuzen Portu Zuzendaritza bertan egiten ari den konponketa lanak direla eta. Izan ere, bertako zimenduak kalteturik zeuden eta horrek sor zitzakeen arazoak ekiditeko, Portu Zuzendaritzak eremua itxi eta konponketa lanei ekin die. Aipatu lanak 3 aste iraungo dute (dagoeneko ia astebete daramate lanean) eta helburua da zimenduak egonkortu eta eremuko segurtasuna bermatzea.