Asteazkenean, uztailaren 24ean, Tokiko Gobernu Batzordea egingo dute

2019/07/22

12.00etan izango da ezohiko Tokiko Gobernu Batzordea, Udaletxeko Pleno Aretoan. Hirigintzari lotutako gaiak landuko dira.

Hirigintza alorreko ondorengo gaiak landuko dira batzarrean:

  1. Artadi auzoko saneamendu, ur hornikuntza eta gas proiektuen bigarren aldaketa eta eguneratze proiektua onartzea

  2. Odieta-San Jose Hiri Berrikuntzarako Plan Bereziaren hasierako onarpena

  3. Artadi-Zumaia Hiri-antolamendurako Plan Bereziaren hasierako onarpena

  4. Ardantzabideko 5. lursailean 48 etxebizitza eta garajeak kota+0 eraikitzeko obra baimena ematea

Deialdia eta gai-ordena lotura honetan