Astelehenean, uztailaren 22an, Itzurun hondartzan egingo duten grabaketak eragingo dituen aldaketak

2019/07/19

Itzurun hondartzaren erditik eskuinerako aldearen zati bat itxita egongo da uztailaren 22an, astelehenean, goizeko 9:30etik arratsaldeko 19:30era. Woody Allen zinemagilearen film berria grabatuko da Itzurun hondartzan.

Ohar honen bidez, grabaketa horiek eragingo dituzten aldaketen berri eman nahi du Udalak:

Uztailaren 22an, astelehenean, Itzurun hondartzaren erditik eskuinerako aldeko zati bat itxita egongo da grabaketek irauten duten bitartean, goizeko 9:30etik arratsaldeko 19:30era. Herritarrek hondartzaren gainontzeko espazioa erabili ahal izango dute egun osoan. Honakoa da itxita egongo den eremua: 

ItzurunOkupazioPlanoa

Aparkalekuei dagokionez, honako eremuak erreserbatuta egongo dira:

  • Uztailaren 21etik uztailaren 22ra, igande goizetik astelehen gauera bitartean, Arranpla pareko aparkaleku-eremua erreserbatuta egongo da.

  • Uztailaren 22an, astelehenean, Arranpla pareko aparkaleku-eremuaz gain, Itzurun hondartzaren pareko aldapan dauden aparkalekuak ere grabaketa-ekipoarentzat gordeta egongo dira, goizetik.

Itzurun Zuhaizbidearen azken zatian eta hondartzara jaisteko aldapan, grabaketa-taldearen makinaria eta kamioiak egongo dira, baina ez du herritarrak bertatik pasatzeko inolako eragozpenik sortuko.

Egun osoan zehar ingurunea zaintzapean egongo bada ere, grabaketek ez dute irisgarritasunarekiko edo larrialdi zerbitzuen funtzionamenduarekiko inolako mugarik sortuko.