Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa bete egin da
Kirol Patronatuak azaroaren 10ean izango den Behobia-Donostia lasterketarako autobusa antolatu du, baina plaza guztiak bete egin dira dagoeneko.
Autobusean izen eman dutenek goizeko 7:30ean hartu beharko dute autobusa, Txomin Agirre kaleko autobus geltokian. Itzulera, berriz, 14:00etan izango da, Illunbetik.