Euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea uztailaren 2an zabalduko da

2018/06/25

Laguntza horien helburua da euskararen erabilera herritarren artean sustatu eta bultzatzea. Diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak, barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak.

Zumaiako Udalak uztailaren 2an zabalduko du euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea. Laguntza horien bitartez herritarren artean euskararen erabilera indartu eta sustatu nahi du Udalak, euskara izan dadin hizkuntza nagusia esparru guztietan.

Horiek horrela, diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak. Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira diru-laguntzen onuradun. Horretarako, ordea, ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek betetzea:

  • Zumaian erroldatuta egotea
  • Gutxienez, %80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea
  • Ikastaroa ordaindu izana

Baldintza horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen %100 eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan, trinko eta barnetegikoetan izan ezik. Horietan gehienez ikastaroaren %75 ordainduko zaie. Gainerako ikasleei, ohiko ikastaroetarako direnean gehienez %75 ordainduko zaie eta barnetegietakoak direnean %50.

2017/2018 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiazta­tzen duten ikasleek, HABEk 2018. urtean euskara-ikasleen­tzako egingo duen diru-lagun­tze­tarako deialdian parte hartu beharko dute. Zumaiako Udalaren diru-lagun­tza HABEk emandakoaren osagarria izango da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Diru-laguntzaren eskabidea beteta
  • Nortasun Agiriaren fotokopia
  • Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria
  • Egindako ikastaroan asistentzia %80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak edo ikasketa zentroak berak emana
  • Hirugarrenen alta emateko agiria (eskabidearen eranskinean)

Eskaera epeak:

Lehen deialdia: uztailaren 2tik 16ra

Bigarren deialdia: urriaren 1etik 15era  

Interesa duen orok, euskara zerbitzuan eta Udalaren webguneko diru-laguntzen atalean izango du eskura eskabidea, baita hau betetzeko beharrezkoak diren oinarrien eta dokumentazioaren inguruko informazio gehiago ere.

Informazio guztia eta eskaera orriak HEMEN