Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia irekita

2019/10/01

Zumaiako Udalak urriaren 1ean zabaldu du euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia, udako ikastaroei zuzendutakoa, eta hilaren 15era arte egongo da zabalik. Diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza gisa egindakoak.

Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntzen onuradun. Horretarako, ezinbestekoa izango da honako baldintzak betetzea:

  • Zumaian erroldatuta egotea
  • Gutxienez, % 80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea
  • Betebeharrak eguneratuak izatea Udalarekin, Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin.
Baldintza horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen % 100 eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan, trinko eta barnetegikoetan izan ezik. Horietan gehienez ikastaroaren %75 ordainduko zaie. Gainerako ikasleei, ohiko ikastaroak zein edo barnetegietakoak direnean, gehienez % 75 ordainduko zaie.
 
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Dirulaguntzaren eskabidea beteta (hirugarrenen altako orria barne)
  • Nortasun agiriaren fotokopia
  • Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria
  • Egindako ikastaroan asistentzia % 80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak berak emana
 Eskaera urriaren 15a baino lehen udaletxeko Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko da. Laguntzen oinarriak eta eskabidea eta udal webguneko dirulaguntzen atalean ikus daitezke eta aukera badago eskaera telematikoki egiteko ere.