Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Urola Kostako Udal Elkarteak enpresentzat 2018an bideratuko dituzten programa eta laguntzen berri emango du
Urola Kostako Udal Elkarteak informazio jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresentzat). Bertan honakoei buruzko informazioa eskainiko du: Urola Kostako Udal Elkarteak enpresentzat 2018an bideratuko dituen programak eta emango dituen laguntzak, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzak enpresentzat eta enpresek bonifikatutako prestakuntzaren bidez beren langileak prestatzeko dituzten aukerak.
Jardunaldia noiz eta non:
Eguna: martxoak 23
Ordua: 09:15 (iraupena 1,5 ordu)
Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).
Aurrez izena eman behar da telefonoz deitu edo mezua bidalita:
Enpresentzako Zerbitzuak
enpresa@urolakosta.eus
Tel. 943 89 08 08