Gabonetako erakusleiho lehiaketara aurkezteko deia egin du Gertu merkatari elkarteak

2019/11/27

Abenduaren 5ean amaituko da izena emateko epea. Berrikuntza moduan, lau lagunez osatuko da aurtengo epaimahaia, eta erakusleihoak baloratu zein irabazleak hautatzea izango da euren zeregina. Herritarren saria ere egongo da, sare sozialen bidez aukeratua.

Gabonetako XXI. Erakusleiho Lehiaketa antolatu du GERTU, Zumaiako merkatari eta ostalari elkarteak. Lehiaketa hau Zumaiako merkatariei guztiei zuzendua dago, edozein delarik bere merkataritza jarduera. Erakusleihoen inguruan egiten diren esfortzua eta dekorazio ahaleginak sustatu nahi dira lehiaketaren bidez. 300€ eta 100€ arteko sariak banatuko dituzte irabazleen artean.

Parte hartzeko baldintzei dagokionez, abenduaren 9rako erakusleihoak egokituta egon beharko dira, eta merkatariek ezingo dute dekorazioa aldatu abenduaren 26a baino lehen. Antolatzaileek esan dutenez, funtsezkoa izango da partehartze txartela “ikusgai” jartzea. Ziurtagiria begi-bistan egongo ez balitz, lehiaketatik kanporatua geldituko da saltoki parte-hartzailea.

Hemen irakurri daitezke lehiaketaren oinarriak.