Gizarte Larrialdietarako Laguntzen inguruko informazioa bidali du Udalak Zumaiako etxe guztietara
Gizarte Larrialdietarako Laguntzen inguruko informazioa bidali du Udalak Zumaiako etxe guztietara, eta beharrak edukitzekotan, Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzeko deia egin dute udal ordezkariek eta teknikariek.
Urte osoan zehar, eta bereziki, halako egoera larrien aurrean, Zumaiako Udalak gogorarazi du Udaleko Gizarte Zerbitzuak herritarrei arreta emateko daudela. Udalak Urteak daramatza Gizarte Zerbitzuen bidez hainbat dirulaguntza kudeatzen. Dirulaguntza horien bidez Zumaian egoera ahulean bizi diren herritarrengana iritsi, bizi baldintzak nahiz bizi kalitatea hobetu eta gizarte bazterkeria egoerak prebenitu, saihestu edo leundu nahi dira.
Arlo pertsonalaren lanketa, laguntza ekonomikoak zein sozialak, eta babesa eskaintzen dituzte Gizarte Zerbitzuek, besteak beste. Gizarte Zerbitzuetako langileek kasu bakoitza aztertu, eta eskura dituzten baliabide eta prestazioak martxan jartzen dituzte.
Horietako laguntza bat da Gizarte Larrialdietarako Laguntza, eta horren berri eman die Udalak herritar guztiei, etxe guztietara bidalitako eskuorriaren bidez. Irakurri baldintzak hemen edo jarri harremanetan Gizarte Zerbitzuekin.
Gizarte Zerbitzuak: 943 86 22 00 // 632442256 // brankaharrera@zumaia.eus
Gizarte Larrialdietarako Laguntza
BALDINTZA OROKORRAK
- Zumaian erroldatuta egotea eta bizitzea, eta Zumaian edo EAEko edozein udalerritan eskabidea aurkeztu baino sei hilabete lehenagotik gutxienez bizitzea.
- Gutxienez 18 urte izatea
- Gutxienez eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenago sortutako bizikidetza unitatea izatea
KONTZEPTUAK
Dirulaguntza kontzeptu batzuei lotuta emango da, eta azalpen bakoitzak gehieneko kopuru bat izango du.
1. Ohiko etxebizitza eduki eta mantendu ahal izateko beharrezkoak diren gastuak:
- Alokairu laguntzak
- Etxebizitzaren kredituek eragindako gastuak (interesak eta amortizazioak)
- Ohiko bizitokia mantentzeko beharrezkoak diren bestelako gastuak: ura, estolderia eta zabor gastuak, aseguruak...
- Energia-gastuak; elektrizitate, gas eta beste erregai horniketa
- Linea zuriko etxetresna elektrikoen eta altzarien gastuak
- Konponketak eta instalazioak egiteko gastuak Gastos para hacer arreglos e instalaciones
2. Oinarrizko beharrizanei dagozkien gastuak
BALDINTZA EKONOMIKOAK
ARGIPENAK
Diru-sarrerak:
◦ Kide guztien artean ezingo dituzte zehaztutako diru sarrerak gainditu.
◦ Laneko diru sarrerak badira, ez dira %100 kontuan hartzen.
Ondarea:
◦ Dirua, tituluak, balioak, ibilgailuak, bestelako jabetzak...
◦ Ohiko etxebizitzaz gain (garajea eta trastelekua barne) ezin da beste ondasun higiezinik eduki.
Maiatzaren 18an zabalduko dira Gizarte Zerbitzuen bulegoak
Gizarte Zerbitzuek ere beren jarduna berrantolatu behar izan dute azken asteotan. Bulegoko arreta etenda egon bada ere, larrialdi egoeran aurrez aurreko arreta zerbitzua eman dute hainbat kasutan, eta etxeetara bisitak egiten aritu dira Zumaiako Udaleko gizarte langileak.
Datorren astetik aurrera, Gizarte Zerbitzuetako bulegoak martxan jarriko dituzte berriro. Eraikinak itxita jarraituko du eta dokumentuen entrega modu telematikoan egitea lehenetsiko da, baina herritarrei aurrez aurreko arreta zerbitzua eskainiko zaie beharrezkoa bada, betiere aurrez hitzordua hartuta
943 86 22 00 / 633442256 / brankaharrera@zumaia.eus
Gainera, herritarrei eskatzen diete, bulegora joan aurretik beharrezko babes neurriak hartzea; hala nola, maskarak jantzita joatea eta distantziak mantentzea.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Bi markagailu berri kiroldegiko pistan 2024/04/19
- Sanpedroetako artisau azokan parte hartzeko deia zumaiarrei 2024/04/18
- Padel txapelketa mistoa jokatuko da Zumaian maiatzean eta ekainean zehar 2024/04/17
- Udal eraikinen garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko eta lan poltsa osatzeko prozesua hasi du Udalak, Lanbideren bitartez 2024/04/17
Gizarte Zerbitzuak
- Gai zehatzei begira jarriko dira 'Zumaian zaintza zaintzen' prozesuaren hurrengo fasean 2024/03/05
- 'Eskura' udal aldizkariaren azken alea webgunean ere irakurgai 2024/01/11
- Ile-apainketa eta podologia zerbitzuak betetzeko baldintzen pleguak argitaratu ditu udalak 2024/01/11
- Oroimena lantzeko tailerrean izena emateko aukera, ostiralera arte 2024/01/11
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11
Diru laguntzak
- Musika, antzerkia eta dantza arloko elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ere zabalik 2022/03/30
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea ostiral honetan amaituko da 2021/11/24
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2021/11/03
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia irekita 2021/10/01