Grabaketa lanak egingo dituzte astelehenean Itzurunen

2019/05/31

Datorren astelehenean Sentido Films ekoiztetxea Zumaian izango da grabaketa lanak egiten. Horiek horrela, Udalari egindako eskaerari jarraiki, lan horiek goizeko 07:00etan hasi eta arratsaldeko 21:00ak arte luzatuko dira eta bien bitartean, hondartza inguruko aparkalekuak eta bertan dagoen San Telmo eremua itxita egongo dira. Edonola ere, hondartzarako sarbideak eta hondartza bera uneoro zabalik eta erabilgarri mantenduko direla jakinarazi du Udalak.