Guraso Eskolan izena emateko epea ostegunera arte luzatu dute

2020/02/04

0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerra egingo dute aurten, Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistek gidatuta. Ostegunean, otsailaren 6an, itxiko da izena emateko aukera.

Otsailaren 8an eta 15ean egingo dituzte Guraso Eskolaren baitan antolatutako bizipen tailerrak, euskaraz. Bigarren talde bat osatzen bada, gazteleraz izango dira saioak, martxoaren 14an eta 28an.

Oraindik plaza libreak daude tailerrean, eta interesa dutenek aukera dute izena emateko, otsailaren 6ra arte. Horretarako Brankan eman beharko dute izena (Gizarte Zerbitzuak, Aizkorri 4). Matrikulak 20 euro balio ditu eta honako kontu korronteak sartu beharko da dirua: KUTXABANK ES28 2095 5174 90 1060024873.

Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatu dituzte saioak, eta aurtengoan 0-6 urte bitarteko haurren gurasoen bizipenei helduko diete. Bi erreferente dauden kasuan, biek parte hartzea komeni dela nabarmendu dute saioen antolatzaileek.

 

Lehen saioa: OTSAILAK 8

Gaztelerazko taldea osatzen bada: MARTXOAK 14

  • Haurra ulertzen dugu?
  • Amorrua, haserrea
  • Frustrazioa, ezetza
  • Tonua, begirada
  • Konfiantza, anbibalentzia
  • Auto erregulazioa, auto kontrola

Bigarren saioa: OTSAILAK 15

Gaztelerazko taldea osatzen bada: MARTXOAK 28

  • Zer da guraso izatea?
  • Gustura egiten dugu?
  • Hobetu dezakegu?
  • Zerbait berria probatu nahi dugu?
  • Kalitatea edo kantitatea?
  • Zer transmititzen diegu?
  • Haurraren beharrak eta gure beharrak