Haurreskola eta Kiroldegia itxita dauden bitartean erabiltzaileek ez dute kuotarik ordainduko
Covid-19ak sortutako egoera kontutan hartuta, Haurreskola Partzuergoak zerbitzua eman den egunei dagokion zatia soilik kobratuko die familiei. Kiroldegiaren kasuan, Udalaren erabakiz, erabiltzaileek ez dute apirileko kuota ordainduko.
Covid-19aren krisia dela-eta, eskolak eta udal eraikinak ixteko erabakia hartu zuten hainbat erakundek. Besteak beste, Haurreskolak itxita daude eskolak ixteko agindua eman zenetik. Egoera hori kontutan hartuta, Haurreskola Partzuergoak familiei zerbitzua eman den egunei dagokion zatia soilik kobratuko die. Era berean, martxoan kobratutako kopurua otsaileko kuotari dagokiola adierazi dute.
Kiroldegiaren kasuan, erabiltzaileek ez dute apirileko kuota ordainduko. Erabiltzaileek hilabete hasieran ordaindu ohi dute hilabeteko kuota. Martxoko ordainketa egin dute dagoeneko, baina apirilekoa ez dute ordaindu beharko.
Musika eta Dantza Eskolak kuotak kobratzen jarraitzea erabaki du, “eskolak aurten duen egoera ekonomikoa dela eta”. Adierazi dutenez, irakasleak ikasleekin harremanetan daude, asteroko lanen jarraipena egiteko. Gainera, ohiko klaseak mantenduz, ikasturtea ekaina amaierara arte luzatuko dutela azaldu dute.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
Hezkuntza
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala izango da aurtengo udaran ere 2024/03/26
- Nerabeen osasun mentalaz ariko dira hurrengo Guraso Eskolen saioan 2024/03/21
- Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko gakoak landuko dituzte hilaren 19an 2024/03/14
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11