Jostailu erakusketa egingo dute Ludotekan azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean

2019/11/28

Merkatuan dauden jolasak jarriko dituzte herritarren eskura. Gerturatzen direnek familian jolasak begiratu eta probatzeko aukera izango dute. Primizia moduan, xake ikastaroa antolatu dute.

4-12 urteko haurrei zuzendutako jostailuak erakutsiko dituzte. Produktu berriak ezagutu eta hauekin jolasteko aukera egongo da. 17:00etatik 20:00etara egongo dira Ludotekako ateak zabalik. Berrikuntza moduan, Kbi Xake elkarteko kideak izango dira bertan, xakera nola jolasten den erakusten. Ekitaldiok arratsaldeko 18:00tatik aurrera izango dira.