Portutxikiko pasabidea itxita egongo da datozen egunetan, konponketa lanak direla eta

2020/01/23

Kosta Zuzendaritzak gaur abiatuko ditu pasabidearen konponketa lanak. Bost egunez itxita egongo da bidea.

Santiago hondartzaren eta N-634 errepidearen artean dagoen Portutxikiko egurrezko pasabideak dituen kalteak konponduko dituzte egunotan. Egurrezko ohola guztiak kendu eta berriak jarriko dituzte, pasabide horretan sortutako arazoei erantzuteko. Bitarte horretan, pasabidea itxita egongo da.