Kuadrilla Eguna ospatuko da larunbatean

2019/08/14

Herri bazkaria, kirol ekintzak, Dardarafesteko kontzertuak eta diskofesta izango dira, besteak beste, abuztuaren 17ko hitzordu nagusiak.

Eusebio Gurrutxaga plazan hasiko da eguna goizeko 10:00tan. Emakumeen arteko binakako pala txapelketaren finalak jokatuko dira Odieta frontoian. Bertatik gertu, Torreberrin, gaztetxoentzat bazkaria egongo da 14:30ean. Udalak bazkaritarako azpiegitura jarriko du, baita postrea ere. Janaria, ordea, norberak eraman beharko du. Bazkalostean kuadrillen arteko jolasak egingo dira Beheko plazan, 16:30ean.

Arratsaldean urpekaritza bataioak egingo dira Arranplan, 17:00tan. Ordu eta erdi beranduago hasiko dira Amaiako plazan rock kontzertuak: Willis Drummond, Leinad, Serrulla, Silicies Grizzlies, The Grace of Dionysus eta Moonshakers taldeak igoko dira oholtza gainera. Ordu berean, haurrentzako berbena dantzaldia egongo da Odietan, Gora Kasete! taldearen eskutik.

19:00tan eskubaloi partida egongo da Lubaki Kiroldegian. Bidasoa Irunek eta Liberbank Cantabria Sinfinen arteko lagunartekoa izango da. Arima Eroa Diskofestak emango dio amaiera egunari, 22:30etatik Aurrera Kofradian emango duen kontzertuan.

10:00 Emakumeen arteko binakako pala txapelketa, finalak

 14:30 Torreberrin gaztetxoen bazkaria  (norberaren kontu, postrea emango da)

 16:30 Plazan kuadrillen arteko jolasak

 17:00 Arranplan urpekaritza bataioak

 18:30 Odietan berbena haurrentzat Gora Kasete!, Eidabe

 18:30 Amaiako plazan rock kontzertuak Willis Drummond, Leinad, Serrulla, Silicies Grizzlies               The Grace of Dionysus eta Moonshakers

 18:30 Eusebio Gurrutxagatik kalejira Gaita zera ere 

 19:00 Lubaki kiroldegian eskubaloia Bidasoa Irun - Balonmano Sinfín

 22:30 Kofradian Arima Eroa Diskofesta