Lanbideren bitartez gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko prozesua gaur hasi da

2019/01/22

Aipatu prozesua Lanbiden argitaratutako lan eskaintzaren bitartez egingo du eta interesdunek urtarrilaren 29a bitarte izango dute bertan izena emateko epea.

Gaur bertan zabaldu du Udalak, lanbideren bitartez Gizarte langile bat kontratatzeko lehiaketa bidezko prozesua. Lan eskaintza, esan bezala, Lanbiden argitaratu da eta pertsona interesdunek, beraz, Lanbideko webgunean eman beharko dute izena, horretarako azken eguna urtarrilaren 29a izango da.

Lanpostua lanaldi osokoa eta, printzipioz, 2019ko abenduaren 31 bitartekoa izango da. 

Hautagaiek bete beharreko ezinbesteko baldintzak:

  • Gutxieneko titulazioa: Gizarte laneko diploma titulua edo homologatua edo gradu baliokideko titulua edukitze a edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
  • Eskatzen den euskara maila: Euskara: 3. HE edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

Informazio gehiagorako begiratu oinarriak

Oinarrien inguruko informazio osoa hemen

Web bidez dokumentazioa aurkezteko hemen