Larunbat arratsaldean ezin izango da igerilekua erabili

2019/11/13

Larunbat honetan, azaroaren 16an, igeriketa proba ofizial bat egingo da Lubaki Kiroldegian. Hori dela eta, igerilekua ezin izango da erabili 15:30etik 20:00etara.

Lehen aldiz, igeriketa proba ofizial bat egingo dute larunbatean Lubaki Kiroldegian: LED Ligako 1. jardunaldia. Proba hori dela eta, igerilekua ez da erabilgarri egongo 15:30etik 20:00etara. Gainontzeko instalazioak (gimnasioa, sauna, hidromasajea, padeleko kantxa...) ohiko moduan erabili ahal izango dira.