Otsailean eta martxoan hainbat ikastaro eskainiko ditu Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak

2020/01/16

Musika eta dantza modalitate desberdinen ikastaroak antolatu dituzte aldi honetarako, baita antzerki ikastaroa ere. Matrikulazioa zabalik egongo da urtarrilaren 20tik 27ra.

Otsailean eta martxoan zehar zumaiarrek musika eta dantza desberdinak ikasi ahal izango dituzte Txori Txiki Musika Eskolak antolatutako ikastaroetan. Ikastaro horien helburua edozein adinetako pertsonei dantza, musika eta antzerkiaren diziplinetan prestakuntza praktikoa ematea da.

Dantzaren diziplinan, dantza garaikidea, dantza klasikoa eta plaza dantzen ikastaroak eskainiko dituzte. Antzerki ikastaroa ere izango da aldi honetan. Musikaren arloan, gitarra eta txalaparta ikastaroa antolatu dituzte, baita 2-3 urte bitarteko haurrei zuzendutako musika tailerra ere.

Ikastaroak 2020 (otsaila-martxoa): egunak, ordutegiak eta bestelako xehetasunak

Izen emateak

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, Zumaiako Txori Txiki Musika Eskolan eman beharko dute izena (17:30etik 19:30era bitartean), urtarrilaren 20tik 27ra bitartean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 943861183 zenbakira deitu edo musikaeskola@zumaia.eus helbidera idatzi dezakete herritarrek.