San Jose auzoko igogailuaren egitura nagusia jarriko dute datorren astean

2019/05/31

Aurrera doaz San Jose igogailuko obrak eta horren harira Udalak jakinarazi du datorren astelehen zein asteartean igogailuaren egitura nagusia jarriko dela.

Lan hori egiteko garabi eta lan makinaria handia erabiliko da, horrenbestez, guztiak sartzeko espazioa egin behar da auzoan. Ondorioz, asteartean, hilak 4, goizeko 07:00etatik arratsaldeko 20:00etara ezingo dira ibilgailuak auzoko sarreran zein San Jose kalean aparkatu. Horrez gain, trafikoa ere moztuko da San Jose kalean.