Santelmoak antolatzeko bilera irekia izango da otsailaren 18an

2020/02/12

Udaleko Kultura Sailak herriko eragileen eta taldeen proposamenak jasoko ditu. Bilera 19:00etan izango da Alondegian.

Apirilaren 12tik 26ra bitartean izango dira 2020ko Santelmoak. Festetarako bi hilabete falta diren honetan, Kultura Saila antolaketa lanetan ari da eta herriko elkarte eta taldeekin bilduko da, elkarlanean proposamenak landu eta festetako egitaraua osatzeko. Bilera irekia izango da horretarako, hilaren 18an, asteartean, 19:00etan Alondegian. 

Dagoeneko egitaraua lantzen hasi diren elkarteek proposmenak aurrez jakinarazi diezazkiote Kultur Sailari. Alondegia kultur etxeko bulegora joanda aurkeztu ditzakete proposamenak, baita 943861056 telefonora deituta edo  kultura@zumaia.eus helbidera idatzita ere.