Terrazen ordenantza berria egiteko merkatarien ekarpenak jasoko dituzte urriaren 16an

2019/10/11

Datorren asteazkenean, urriaren 16an, udal ordezkariak eta teknikariak herriko merkatariekin bilduko dira, terrazen ordenantza berriaren inguruan hitz egiteko. Udaletxean izango da hitzordua, 15:30ean.

Zumaiako Udala Zumaiako jabetza eta erabilera publikoko lurzoruak ostalaritza eta merkataritzarako nola okupatu arautzen duen ordenantza berria lantzen ari da. Datorren urriaren 16an, asteazkenean, udal ordezkari eta teknikariak merkatariekin bilduko dira.

Saiora deitu dituzte lurzoru publikoaren erabilera egiten duten edo egiteko asmoa duten merkatariak, ordenantzaren lehen zirriborroa aurkeztu eta zalantzak argitu eta ekarpenak egin ahal izateko.

Udalaren izenean, bilerara bertaratuko diren edo ez baieztatzea eskatu dute: Turismo Bulegoan, 943143396 telefonoan edo turismoa@zumaia.eus helbidean.