Trafiko etenak Zarauzko triatloia dela eta

2019/06/06

Ekainaren 8an, larunbata, Zarauzko triatloia ospatuko da eta ondorioz, trafiko etenak egongo dira. Kontsultatu hemen aldaketa esanguratsuenak.

Zumaiatik irteteko:

Zumaiatik Itziar, Aizarnazabal eta Zestoa aldera joateko Narrondotik barrena irten ahal izango da uneoro.

Getariara eta Zumaiako Kirol Portura doan bidea, aldiz, itxita egongo da 15:30-18:30 bitartean. Era berean, Zarautzera joateko, arratsaldeko 16:00-18:30 bitartean N-634 errepidea itxita egongo da Getaria eta Zarautz artean, horrenbestez, saihesbidea hartu beharko da autopistatik.

Zumaiara iristeko:

Zarauztik Zumaiara bidean, 15:00-17:00 bitartean N-634 errepidea zabalik egongo da. Ondoren bi etenaldi egingo dira:

  • 17:00-18:30 bitartean, Zarautzen eta Zarauztik Getariara bitartean N-634 errepidea itxita egongo da, beraz, Getaria edota Zumaiara joan nahi dutenek autopistaz egin beharko dute bidea. Horretarako, triatloiaren antolatzaileek txartelak banatuko dituzte Zarautzen, autopistara heldu aurretik dagoen biribilgunean, hain zuzen ere, eta txartel hori erabiliaz, zerbitzua doakoa izango da.
  • 18:30-19:45: Zarautzen N-634 errepidea itxita egongo denez, autoak Araba eta Bizkaia kaleetatik barrena bideratuko dira (Zarauzko atzealdetik) eta bertatik hartu ahal izango dute N-634 errepidea Zumaiarantz.

Oikiatik Zumaiara joateko, aldiz, 15:30-18:30 bitartean, Artadi eta Ibainarrietatik joan beharko dute autoek.

Azpeitiatik, Zestoatik eta Itziarretik zabalik egongo da bidea uneoro.

Garraio publikoa

Zarauzko triatloian ere eragina izango du garraio publikoan. Hauek izango dira aldaketa esanguratsuenak:

DB05: Ondarroa-Mutriku-Deba-Zumaia

Zumaiako Geltokiko geldiunea kendu egingo da ondorengo zerbitzuetan:

  • 14:45 - 16:45 Deba – Zumaia
  • 15:10 - 17:10  Zumaia – Deba

Horren ordez, Patxita Etxezarretan egingo dute autobusek geldiunea.

UK07: Aizarnazabal-Zumaia-Zestoa

Ondorengo zerbitzuek aldaketak izango dituzte:

  • 17:10 Zumaia-Aizarnazabal
  • 17:30 Aizarnazabal-Zumaia

Bi kasu horietan, zerbitzua Iraeta bidez egingo da eta autobusa ez da Estazioan, Oikian, Etxaben eta Siete Tabernan geldituko. Geldiunea Patxita Etxezarretan egingo du.

UK09 Zumaia-Donostia N-634

Ondorengo zerbitzuek aldaketak izango dituzte:

  • 15:30, 16:30 eta 17:30 Zumaia-Donostia
    • Ordezko ibilbidea AP-8tik egingo da Zarautzeraino. Ondoren, AP-8 autobidetik Suhiltzaileen biribilguneraino joango da eta bertatik Donostiara AP-8tik.

UK10 Zumaia-Donostia (Zarautzetik)

  • 15:55 - 16:55  Zumaia-Donostia
    • Ordezko ibilbidea AP-8tik egingo da Zarautzeraino. Ondoren, AP-8 autobidetik suhiltzaileen biribilguneraino joango da eta bertatik Donostiara AP-8tik.

 UK11 Zumaia-Donostia AP-8 (Oriotik)

Ondorengo zerbitzuak aldaketa izango du:

  • 17:15 Zumaia-Donostia – Ez da Orion geldituko -