Ttitto Aguerreren erakusketa ikusgai Oxford aretoan

2017/09/28

Erakusketa irailaren 28tik urriaren 15a arte egongo da zabalik, egunero 18:00-20:00 bitartean, asteburu zein jaiegunak barne.

Ttitto Aguerre (Uharte Garazi, 1974) Senperen bizi da.  2002. urtean familiaren etxea zaharberritzean, hain zuzen, hasi zen Ttitto Aguerre egurraren lanketarekin zinez interesatzen. Maiasturu/zurgina zen bere aitatxiren tailerrean iragandako momentuen oroitzapena ez da seguraski osoki arrotza artista horren hautuan, autodidakta gisa bere lehen zizelketa 2004. urtean egiten duelarik.
 
Ondoren, urte zenbaiten etenaldia etorriko da, artistak bere ikerketan sakontzeko erabiliko duena, batez ere marraztuz. Egurraz bestalde, materia ezberdinak ere esperimentatu izan ditu, altzairua, aluminioa, kobrea, alabastroa edo papera.  
 
« Mugak » izenburupeko proiektuarekin, Ttitto Aguerrek bere sorkuntza azkenean publikoaregana helarazi du 2014/2015 urteetan hiru erakusketa ezberdin antolatuz Iparraldean zehar. « Mugak », muga fisiko eta psikikoei buruz urteetan eramandako ikerketaren adierazpen grafikoa da.
 
Iragan 2016ko urrian Ordiziako Barrena Kultur etxean hainbat obra aurkeztu ondoan, oraingoan bestelako obra batzuen ikusteko aukera eskaintzen digu, Zumaiako Alondegia Kultur etxean beste 40 bat obra jarriz.
 
Pausa gaitezenerako gomita luzatzen digu, obrak molde gordinean edo idorrean behatzeko, eta hauen poesia agian gure egiteko. « Mugak » non hasi eta non gelditu elkarrekin kausitzeko, gizakiaren arimaren aurkitzeko, gure arimaren aurkitzeko.