Txandakako trafikoa ezarriko Ardantzabiden urriaren 13an eta 14an

2021/10/12

Asfaltatze lanak egingo dituzte errepidean. Lanek irauten duten bitartean ibilgailua beharrezko eginkizuneratarako soilik erabiltzea eskatzen du Udalak.

Ardantzabideko urbanizazio proiektuaren baitan aurreikusten zen eskuhartzea egiten ari dira azken egunotan. Martxoaren 8a plaza ingurutik hasi eta Ardantzabide kalearen hasieran dagoen plazatxoaren arteko gunean oinezkoak lehenesteko, errepidea espaloiaren mailara igo, eta asfalto inprimatu erako zoladura jarriko da bertan.

Lanak modu egokian egiteko, urriaren 13an eta 14an txandakako trafikoa ezarriko da Ardantzabideko errepidean. Denbora tarte horretan ibilgailuak beharrezo eginkizunetarako soilik erabiltzea eskatzen die Udalak Ardantzabideko bizilagunei.

Hurrengo astean ere, urriaren 18tik 22ra bitartean, txandakako trafikoa ezarriko da tarteka, zoladura hori inprimatzeko lanak egiteko.