Udako autobus zerbitzua martxan da!

2018/07/06

Erabiltzaileek autobusa uneoro non dagoen jakin ahal izango dute geltokietan dagoen QR kodearen bitartez edota www.autobusa.zumaia.eus helbidean. Autobusaren ibilbidea eta zehaztapenak ezagutzeko bideo bat ere egin du Udalak. Ikusi nahi?

Igandean jarri zen martxan Zumaian lehen aldiz herriko autobus zerbitzua. Zerbitzu horrek, hain zuzen,  joan den urteetako txu-txu trena ordeztu du eta helburu du herrian autoz egiten diren desplazamenduak gutxitu eta mugikortasun jasangarria sustatzea.

Udako autobusak 28 plaza ditu eta, astelehenetik igandera, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etaik 20:30era eskaintzen du zerbitzua herri barruan. Horrez gain, goiz, eguerdi, arratsalde eta iluntzeko lehen eta azken zerbitzuetan auzoetaraino ere luzatzen du ibilbidea.

Edonola ere, autobusa uneoro non dagoen jakin ahal izatea da zerbitzu honek eskaintzen duen beste abantaila nagusietako bat. Izan ere, geltoki guztietan dagoen QR kodearen bitartez edo www.autobusa.zumaia.eus webgunearen bitartez, erabiltzaileek autobusaren ibilbidea jarraitu ahal izango dute zuzenean.

Tiketak eskuratzeko ere erraztasun handia izango dute erabiltzaileek, izan ere, herriko hainbat eta hainbat taberna eta dendetan izango baitira salgai, 0,50€tan. Salmenta zuzen horrekin, Udalak  bultzada eman nahi izan die herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei. 

Hauek dira, herrian tiketak saltzen dituzten denda zein tabernak: Alekar gasolindegia, Arruti jantzi denda, A3 Kopia eta diseinu zerbitzuak, BIB etxeko oihal eta zapiak, Coro Prieto edergintza zentroa, GEE jantzi denda, Gure Txokoa taberna, Idoia ardotegia, Jesuskoa landetxea, Lopez izozkiak (hondartzan eta beheko plazan), Maiaur goxokiak, Marina pizzeria, Marisa oinetakoak, Narrondo taberna, Odriozola ardoak, Otezuri taberna, Rakel estetika, Santa Klara nekazaletxea, Sorginak oinetakoak (Erribera kalean eta Aita Marin), turismo bulegoa eta Ukendu parabotika.

Horrez gain, Udalak bideo bat ekoiztu berri du autobusaren ibilbidea eta gainerako zehaztapenak argitzeko. Hemen duzu ikusgai: