Urteko azken hitzorduak Aita Mari antzokian

2018/12/05

Abenduaren 14ean MISS KARAOKE antzezlana izango dugu, 15ean VOCES DE CINE kontzertua eta abenduaren 16ean LINBO PLANETA antzezlana

ABENDUAK 14, ostirala

22:00etan MISS KARAOKE – Metrokoadroka/Pez Limbo

Aktoreak:

Javier Fernandez, Unai Lopez de Armentia, Marina Suarez Ortiz de Zarate, Iñaki Ziarrusta.

Testua:

Oier Guillan.

Sinopsia:

Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?

“Zerk definitzen zaitu?”, “Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?”. Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan. Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena-lan honen taularatzean.

ABENDUAK 15, larunbata

20:00etan   VOCES DE CINE

Kontzertu honetan, Ainhoa ​​Zubillaga, Iñaki Salvador eta Mikel Andueza zinemaren historiako kantu ezagunak egingo dituzte, Moon River ( Diamanteak gosaria ), Ardo egunak eta arrosa ( Days ardoak eta arrosak ), Jazz ( Chicago ) edo Think of me ( distant heels ).

ABENDUAK 16, igandea

12:00etan  LINBO PLANETA – Dejabu Panpin Laborategia

  • Idazketa eta zuzendaritza: Ainara Gurrutxaga
  • Zuzendaritza eta eszenografia: Urko Redondo
  • Antzezleak: Miren Alkala, Alvaro Garayalde
  • Publikoa: 6 urtetik gorakoak

Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso?
Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika.

Sarrerak salgai Turismo bulegoan