ZABALIK DAGO TRAFIKO ORDENANTZARI ALEGAZIOAK AURKEZTEKO EPEA

2017/03/30

Interesdunek 30 lanegun izango dituzte dokumentuari proposamenak egin ahal izateko. Behin epea amaitzean ekarpenak aztertu eta behin betiko dokumentua osatuko da.

Zumaiako erdigunean trafikoa antolatzeko ordenantzak jada jaso zuen, martxoaren 16an egindako ez ohiko osoko bilkuran, behin-behineko onespena, udalbatzako kide guztien babesarekin. Orain, dokumentua publiko egin da GAOn eta eskuragarri dago udal webgunean interesdunek beren alegazioak, ekarpenak eta iradokizunak egin ditzaten.

Horretarako gaurtik aurrera 30 lanegun izango dituzte haien proposamenak udaletxean aurkeztu eta erregistratzeko. Behin alegazio epe hori amaitzean Udalak ekarpen guztiak aztertuko ditu behin-betiko dokumentua osatzeko.

Ordenantzaren inguruko informazio gehiago HEMEN.