Zabalik dauden saltokien zerrenda osatu dute Udalak eta Gertu elkarteak

2020/04/07

Saltokien ordutegia, eskariak telefonoz egiteko aukera eskaintzen duten eta erosketa etxera eramaten duten bildu dituzte bertan, besteak beste.

Gertu Zumaiako merkatarien elkarteak eta Zumaiako Udalak zabalik dauden saltokien zerrendak osatu dituzte, herriko merkataritza indartzeko eta herritarrei eskura dituzten saltokien berri emateko.

Hala, zabalik dauden saltokien zein zerbitzu bereziak eskaintzen dituztenen zerrendak osatu dituzte. Herritarrek saltokien ordutegia, eskariak telefonoz egiteko aukera dagoen eta erosketa etxera eramaten duten bildu duten kontsultatu dezake, besteak beste.

Batetik, irekita dauden elikagaien dendak bildu dituzte; bigarrenik, bestelako denden zerrenda osatu dute (estankoak, farmaziak, optikak...); eta azkenik, larrialdietarako zerbitzuak eta zerbitzu bereziak eskaintzen dituztenak (albaitaritza, etxeko tresnen saltokiak, gasolindegiak...).

Ikusi eta gorde zerrendak lotura hauetan klik eginda (PDF formatuan):

ELIKADURA DENDAK

Arraindegiak, edarien saltokiak, ekodendak, fruta-dendak, harategiak, okindegiak, supermerkatuak...

BESTELAKO DENDAK

Estankoak, farmaziak, optikak, paper-dendak/prentsa, parafarmaziak eta teknologia dendak.

ZERBITZU BEREZIAK*

Albaitaritza, arropa garbiketa, etxeko tresnak, gasolindegiak, hortz klinikak, kotxe tailerrak eta loradendak.

*Zerbitzu bereziak eskaintzen dituzten saltokiek ezinbesteko beharrei soilik erantzungo die.

 

Ikusi eta gorde zerrendak irudietan klik eginda (JPG formatuan):