Zabor bilketarako orain arte erabilitako kamioia enkantera atera du Udalak

2018/07/09

Sistema mankomunatua dela eta zaharkitua gelditu den kamioiari berrerabilpena emate aldera, enkantera atera berri du Udalak aipatu ibilgailua. Hasierako prezioa 2000€koa da eta interesdunek 10 eguneko epea izango dute eskaintzak egiteko. Eskaintza onena egiten duenak eramango du kamioia.