Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako matrikulazioa zabalik egongo da irailaren 2tik 5era

2019/08/31
Irailaren 2etik 5ra bitartean Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasgaietan matrikulatzeko epea zabalik egongo da, Ubillos jauregiko bulegoan 17:30etik 19:30era. Matrikulak mugatuak izango dira.

2019/2020 ikasturteko klaseak irailaren 9an hasiko dira. Musika eta dantza diziplinetan aukera zabala eskaintzen du Musika eta Dantza Eskolak, joera desberdinak landuz, bai bakarkako lanetan baita taldean ere.

Hemen kontsultatu daitezke ikastaroak.

Bestalde, urritik otsailera bitartean (luzatzeko aukerarekin) plaza dantzen eta dantza garaikideen ikastaro trinkoak eskainiko dira. Baita antzerki ikastaroa eta 2-3 urte bitarteko haurrentzako musika tailerra. Ikastaro horietarako matrikulazio berezia zabalduko da irailaren 16tik 23ra.

Ikastaro horien helburua edozein adinetako pertsonei dantza eta musikaren arloetan prestakuntza praktikoa ematea da. Baita lanbide-heziketarako prestaketa, interesa edo bokazioa duten pertsonei eskaintza profesionala ematea ere.

Musika eta Dantza Eskolaren lana urtean zehar

Musika eta Dantza Eskolak, Zumaiako gizarte eta kultur bizitza aberasteko eta dinamizatzeko asmoarekin hainbat jarduera antolatzen ditu urtean zehar: Xexili astea, inauteriak, san telmoak, elkartrukeak, topaketak, entzunaldi eta kontzertuak, dantzari txikiak…