Zumaiako Nazioarteko XXXIV. Musika Jaialdiaren barne abuztuaren 5ean eskainiko den kontzertuaren inguruan prentsaurrekoa eskaini dute Sapere Aude Sinfoniettak eta Zumaiako Udalak

2018/07/11

Datorren abuztuaren 5ean, Zumaiako Nazioarteko XXXIV. Musika Jaialdiaren barne, Sapere Aude Sinfoniettaren kontzertu oso berezia eskainiko da. Behin antolakuntza gastuak estalita, asmoa da suertatu litekeen gainerakoa AFAGI elkartera bideratzea. Aipatu elkartea Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen senitartekoen eta lagunen elkartea da eta helburu du Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen zein beraien senitartekoen bizitza kalitatearen defentsa bermatzea.

Gaur goizean prentsaurrekoa eskaini dute Sapere Aude Sinfonietta elkarteak eta Zumaiako Udalak, Zumaiako Nazioarteko XXXIV. Musika Jaialdiaren barne datorren abuztuaren 5ean eskainiko den kontzertu bereziaren harira. Prentsaurrekoan izan da baita ere AFAGIko ordezkaria.

Izan ere, asmoa da behin kontzertuaren antolakuntza gastuak estalita, suertatu litekeen gainerakoa AFAGI elkartera bideratzea. Aipatu elkartea Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen senitartekoen eta lagunen elkartea da eta helburu du Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen zein beraien senitartekoen bizitza kalitatearen defentsa bermatzea.

Kontzertua Maria eta Jose Ikastetxeko antzokian izango da, esan bezala, datorren abuztuaren 5ean, arratsaldeko 20:00etan. Fernando Velazquez-ek zuzenduta, (Lo imposible, El orfanato, Zipi y Zape y el club de la canica, 8 apellidos vascos, Lope, El secreto de Marrowbone, La cumbre escarlata, Un monstruo viene a verme eta beste pelikula askoren soinu banden konpositorea). aipatu kontzertuak Carmen Becerra gitarra-jotzailea izango du bakarlari gisa eta besteak beste, Beethovenen 7. Sinfonia eta Rodrigoren Concierto de Aranjuez izango dira entzungai. Kontzertuan izango dira noski, AFAGIko ordezkariak.

Proposamen hori aurrera eraman ahal izateko, Musika Jaialdiak aurrekontuaren zati bat jarri du, gainerakoa, ordea, dohaintza, sarrerak eta antzekoen bitartez lortuko da. Horrenbestez, proiektu honetarako  edozein laguntza izugarri eskertuko da.

Bide horretan, Sapereko kideek eta Zumaiako Udalak ekarpenak egitera animatzen ditu interesdunak. Dohaintza horiek bakarkakoak, taldekoak zein enpresakoak izan daitezke eta ekarpenaren arabera, SASen web orrialdean edo kontzertuaren esku-egitarauan laguntzaile bezela azaldu daiteke (nahi izanez gero).

Aipatu, Sapere Aude Sinfonieta Musika Elkartea, irabazi asmorik gabeko elkartea dela eta  Gipuzkoako Foru Aldundiaren lehentasunezko mezenasgoko jardueretan onartua dagoela.

Dohaintza egiteko modu erosoa eta azkarra hemen:

https://www.sapereaudesinfonietta.com/sas-en-lagunak