Zumaiako udal baratzeak erabiltzeko eskaera egin daiteke abenduaren 17ra bitartean

2019/12/10

Keretxudi udal baratze-parkean, hutsik dauden partzelak eskuratzeko deialdi berria egin du Udalak. Interesa duten pertsonek eskaera egin dezakete Zumaiako udaletxean.

Interesdunek NANaren fotokopia eta 2018. urteko errenta aitorpena aurkeztu beharko dute udaletxean abenduaren 17a baino lehen.

Interes talderen batekoa diren herritarren kasuan, kolektibo horretako izateko bete beharreko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentazioa ere aurkeztu beharko da, hala nola: langabezian egotearen edo DBE jasotzearen egiaztagiria; aniztasun funtzionalaren egiaztagiria; edota, elkarbizitza-ziurtagiria eta epaitegiko sententzia.

IRAGARKIA

Udal baratzeen erabilera arautzeko ordenantza