Zumaiako Udalak azalpenak eskatu dizkio Euskal Trenbide Sareari, geltokiko sarreran egindako lanak direla-eta

2020/01/17

Udala kezkatuta agertu da lan horiek estazioko ondare industrialean sor dezaketen kaltearekin, eta argitu du eremu horrekiko erabakiak eta baimenak ez dagozkiola Udalari.

Udalaren izenean  kezka adierazi dio Iñaki Ostolaza Zumaiako alkateak Euskal Trenbide Sareari. Udala ez dago ados eraikinari eman zaion trataerarekin, eta zentzu horretan, alternatiba bat eskatu dio egoera bere onera itzultzeko. Horretarako, eraikitakoa erretiratzea iradoki dio Udalak Eusko Trenbide Sareari eta geltokian dauden balizko beharrei nola erantzun erabakitzeko elkarlana proposatu dio.