Zumaiako Udaleko Udaltzainen lan-poltsa osatzeko deialdia argitaratu dute
2020/02/06
Otsailaren 21era bitartean egin daiteke lan-poltsan sartzeko eskaera. Eskabidea udaletxean bertan edo modu telematikoan aurkeztu daiteke.
Zumaiako Udalak Udaltzainen lan-poltsa osatzeko deialdia eta oinarriak zehaztu ditu. Gaur argitaratu da iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta bihartik hasita, 15 egun naturalen epean aurkeztu ahal izango dira eskabideak.
Lan-poltsa berria sortzen denean, Udalean egun indarrean dagoen lan-poltsa indargabetuko da, 2011ko urriaren 14ko 2011/673 alkate ebazpen bidez eratutakoa.
Eskaerak otsailaren 21era bitartean aurkeztu ahal izango dira, udaletxean bertan eskabide orria aurkeztuta zein internet bidez.
Onartutako zein baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda eta prozesuaren gainontzeko argibideak www.zumaia.eus webgunean argitaratuko dira.