Albisteak

Zumaiako 'maker' sareak egindako 120 kareta banatu ditu Udalak, San Juan Egoitzan eta Otezurin

2020/03/31
Zumaiako 'maker' sareak egindako lanari esker, San Juan egoitzan zein Otezurin babes material gisa erabiltzeko 120 pantaila-bisera inguru entregatu ditu gaur Udalak. Etxez etxeko langileei ere entregatu diete materiala, eta datozen egunotan anbulatorioan eta herriko dendetara eramango dituzte maskarak.

Zumaiako 'maker' sareak egindako 120 kareta banatu ditu Udalak, San Juan Egoitzan eta Otezurin - Gehiago irakurri

Laguntza-neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua jarri du martxan Urola Kostako Udal Elkarteak

2020/03/30
COVID-19 birusak sortu duen egoeraren aurrean, Udal Elkarteak neurri berriak jarri ditu martxan. Zabor zergari dagokionez, atzeratu egingo da ordaintzeko epea eta itxita daude eragile sozioekonomikoek ez dute zabor tasarik ordainduko. Gainera, Garapen Agentziak laguntza-neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzu iraunkorra du martxan.

Laguntza-neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua jarri du martxan Urola Kostako Udal Elkarteak - Gehiago irakurri

'Barrutik' argazki lehiaketa jarri dute abian Udalak eta herriko hainbat eragilek

2020/03/28
Lehiaketan parte hartzeko mugikorrarekin eta etxean edo etxetik ateratako argazkiak bidali beharko dituzte zumaiarrek. Apirilaren 14ra bitartean bidali daitezke lanak, eta herritarrek Gertu elkartearen sariak lortzeko aukera izango dute.

'Barrutik' argazki lehiaketa jarri dute abian Udalak eta herriko hainbat eragilek - Gehiago irakurri

Forondako ikastaroak ez dira kobratuko etenda dauden bitartean

2020/03/27
Udalak antolatzen dituen Forondako ikastaroen kasuan, ikasleek ez dituzte jaso gabeko klaseak ordaindu beharko. Diru-itzulketak Covid-19ak sortutako krisi egoera arintzean egingo dituzte.

Forondako ikastaroak ez dira kobratuko etenda dauden bitartean - Gehiago irakurri

Hondakinen Bilketa Zerbitzuan hartutako neurriak bete ditzaten eskatu die Udal Elkarteak herritarrei

2020/03/27
Koronabirusak sortu duen krisi-egoerari erantzuteko, Urola Kostako Udal Elkarteak Hondakinen Bilketa Zerbitzuan hartutako neurriak gogorarazi nahi dizkie herritarrei. Premiaz dei egiten zaie herritar guztiei, hartutako neurriak errespetatu eta bete ditzaten.

Hondakinen Bilketa Zerbitzuan hartutako neurriak bete ditzaten eskatu die Udal Elkarteak herritarrei - Gehiago irakurri

Haurreskola eta Kiroldegia itxita dauden bitartean erabiltzaileek ez dute kuotarik ordainduko

2020/03/26
Covid-19ak sortutako egoera kontutan hartuta, Haurreskola Partzuergoak zerbitzua eman den egunei dagokion zatia soilik kobratuko die familiei. Kiroldegiaren kasuan, Udalaren erabakiz, erabiltzaileek ez dute apirileko kuota ordainduko.

Haurreskola eta Kiroldegia itxita dauden bitartean erabiltzaileek ez dute kuotarik ordainduko - Gehiago irakurri

Liburutegiko maileguen entrega epeak luzatu ditu Irakurketa Sare Publikoak

2020/03/25
Mailegu guztien entrega epeak luzatu dituzte Zumaiako liburutegiko arduradunek, Covid-19a dela-eta sortutako egoera arindu bitartean. Hala, martxoan edo apirilean liburuak zein bestelako euskarriak entregatu behar zituztenei epeagatik ez kezkatzeko adierazi diete Udalaren izenean.

Liburutegiko maileguen entrega epeak luzatu ditu Irakurketa Sare Publikoak - Gehiago irakurri

Zumaiako 'maker' sarea osatu nahi du Udalak, behar duten materiala eman eta Osakidetzak falta duen babes materiala fabrikatzeko

2020/03/24
Covid19ak sortutako krisia dela-eta, Osakidetzak falta duen babes materiala fabrikatzen ari da CovidEuskadi maker sarea. Horren baitan, 3D inprimagailuak dituzten maker herritarrei dei egiten die Udalak, Zumaiako makerren sarea osatzeko.

Zumaiako 'maker' sarea osatu nahi du Udalak, behar duten materiala eman eta Osakidetzak falta duen babes materiala fabrikatzeko - Gehiago irakurri

Udalak neurri berriak jarri ditu martxan Covid19arekin lotuta

2020/03/23
Herriko hainbat gune maiztasunez desinfektatzen ari da Udala, eta Urola Kostako Udal Elkarteari komertzioak suspertzeko diru-laguntza lerro berriak ateratzea aztertzeko eskatu dio.

Udalak neurri berriak jarri ditu martxan Covid19arekin lotuta - Gehiago irakurri

Zergen ordainketa eten du Zumaiako Udalak

2020/03/19
Covid-19 birusak sortutako egoera dela eta, udal zergen ordainketa etetea erabaki du Zumaiako Udalak, herritarren zama ekonomiko arintzeko helburuarekin. Ibilgailuen Gaineko Zergaren ordainketa egin egin beharko da, dagoeneko helbideratuta dagoelako.

Zergen ordainketa eten du Zumaiako Udalak - Gehiago irakurri

Koronabirusaren hedapena saihesteko hondakinen bilketa zerbitzuan hartutako neurriak

2020/03/18
Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat neurri hartu ditu hondakinen bilketa zerbitzuari lotuta. Errefusaren eta organikoaren edukiontziak irekita egongo dira, eta etxeko hondakinen handien bilketa zerbitzua etenda egongo da. Gainera, gaixotutako herritarren hondakinak errefusaren edukiontzira bota behar direla ohartarazi dute.

Koronabirusaren hedapena saihesteko hondakinen bilketa zerbitzuan hartutako neurriak - Gehiago irakurri

Janari-denda txikiei maskarak banatuko dizkie Udalak, eta telefono bidezko arreta zerbitzua jarri du martxan

2020/03/17
Dendari txikiei maskarak banatuko dizkie Udalak egunotan. Telefono bidezko arreta eta elkarrizketa zerbitzua ere jarri du martxan, eta harremanetan jarriko da herriko kolektibo zaurgarrienekin.

Janari-denda txikiei maskarak banatuko dizkie Udalak, eta telefono bidezko arreta zerbitzua jarri du martxan - Gehiago irakurri

Erosketa zerbitzuaren inguruko xehetasunak

2020/03/14
Udal Gobernuak eta Gaztetxeak segurtasun irizpideak mantenduko dituztela azaldu dute, eta erosketa zerbitzuaren funtzionamendua nolakoa izango den.

Erosketa zerbitzuaren inguruko xehetasunak - Gehiago irakurri

Herriko adindunei erosketak egiteko sarea osatu dute Gaztetxeak eta Udalak

2020/03/13
Larunbat honetatik aurrera Zumaiako gazteek herriko adindunen erosketak egingo dituzte, Udalaren babesarekin. 688757774 telefonoa martxan jarri dute horretarako.

Herriko adindunei erosketak egiteko sarea osatu dute Gaztetxeak eta Udalak - Gehiago irakurri

Arduraz jokatzeko deia egin die Udalak herritarrei, Covid19ak sortutako egoeraren aurrean

2020/03/13
Osasun Sailak hartutako neurriak kontutan hartuta, herritarrei arduraz jokatzeko eskatzen die Udalak, eta gomendio zerrenda bat osatu du.

Arduraz jokatzeko deia egin die Udalak herritarrei, Covid19ak sortutako egoeraren aurrean - Gehiago irakurri

Covid19 birusaren inguruko udal informazioa

2020/03/13
Atal honetan Covid19 birusari buruz Zumaiako Udalak zabaldutako oharrak, gomendioak eta informazio guztia.

Covid19 birusaren inguruko udal informazioa - Gehiago irakurri

Udal harrera zerbitzuak beharrezkoak diren kasuetan bakarrik erabiltzeko deia egin du Udalak

2020/03/13
Udal eraikin gehienak itxita daude gaurtik. Hiru harrera zerbitzu mantendu dira irekita: udaletxeko harrera zerbitzua, Gizarte Zerbitzuetakoa eta Udaltzaingoa. Horietara beharrezkoa bada bakarrik joatea eskatzen die Udalak herritarrei.

Udal harrera zerbitzuak beharrezkoak diren kasuetan bakarrik erabiltzeko deia egin du Udalak - Gehiago irakurri

Abantoko hilketa matxistak salatu ditu Udalak

2020/03/13
Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Abanto Zierbenan gertatutako erailketa sexista bikoitza eta hildakoen familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die.

Abantoko hilketa matxistak salatu ditu Udalak - Gehiago irakurri

Udal eraikinak itxita egongo dira bihartik aurrera, koronabirusa dela eta

2020/03/12
Koronabirusa dela eta sortutako egoeragatik eta Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak aintzat hartuta, Zumaiako udal eraikinak itxita egongo dira bihartik aurrera. Era berean, Udalak bertan behera utzi ditu jendaurreko ekitaldiak.

Udal eraikinak itxita egongo dira bihartik aurrera, koronabirusa dela eta - Gehiago irakurri

Amiantodun mikrozementua duten hainbat material jasoko dituzte eskualdeko Garbiguneetan

2020/03/10
Urola Kostako Udal Elkarteak proba piloto moduan jarri du martxan bilketa zerbitzua, eta materiala entregatu nahi dutenek hainbat baldintza bete beharko dituzte. Zumaiako Garbigunean martxoaren 26an, maiatzaren 28an eta uztailaren 30ean entregatu ahal izango dira materialak.

Amiantodun mikrozementua duten hainbat material jasoko dituzte eskualdeko Garbiguneetan - Gehiago irakurri

Euskaraldia martxan jartzeko bilera izango da ostegunean

2020/03/10
2020ko Euskaraldiaren inguruko informazioa azaldu eta parte hartzeko moduak azalduko dituzte martxoaren 12ko saioan. 18:30ean hasiko da saioa, udaletxeko pleno aretoan.

Euskaraldia martxan jartzeko bilera izango da ostegunean - Gehiago irakurri

Apirilaren 5eko hauteskundeetarako mahaikideen zozketa egin dute

2020/03/10
Apirilaren 5ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak. Atzo arratsaldean egin zuten hauteskunde mahaikideen zozketa.

Apirilaren 5eko hauteskundeetarako mahaikideen zozketa egin dute - Gehiago irakurri

Zumaiako Udalaren adierazpena Emakumeon Nazioarteko Egunaren harira

2020/03/06
Zumaiako Udalaren konpromisoak adierazi dituzte oharrean, eta martxoaren 8ko mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Zumaiako Udalaren adierazpena Emakumeon Nazioarteko Egunaren harira - Gehiago irakurri

TAO sistemaren inguruko hausnarketa saioak egingo ditu Udalak astelehenean eta asteartean

2020/03/06
2020-2021 hausnarketa faseari ekingo dio Udalak datorren aste hasieran. Martxoaren 9an, astelehenean, euskarazko saioa izango da; hurrengo egunean, martxoaren 10ean, izango da gaztelerazko saioa.

TAO sistemaren inguruko hausnarketa saioak egingo ditu Udalak astelehenean eta asteartean - Gehiago irakurri

Gazteak euskararen inguruan kontzientziatzeko topaketak egingo dituzte udan

2020/03/05
Udalerri euskaldunetako 14 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako topaketak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Zumaiatik abiatuko dira gazteak ekainaren 29an.

Gazteak euskararen inguruan kontzientziatzeko topaketak egingo dituzte udan - Gehiago irakurri

Ezohiko osoko bilkura egingo dute martxoaren 9an

2020/03/05
2021-2022 ekitaldirako konpromiso-kredituaren hasierako onarpena eta hauteskunde mahaikideen zozketa egingo dituzte asteleheneko ezohiko osoko bilkuran. 17:30ean izango da, udaletxeko pleno aretoan.

Ezohiko osoko bilkura egingo dute martxoaren 9an - Gehiago irakurri