Albisteak

[Bideoa] "Don't be dummy. Zuk ez duzu ordezkorik"

2020/03/03
Otsailaren 13an 230 ikusletik gora izan ziren trafiko-istripuak prebenitzeko ekitaldian. Ikusi ekitaldiaren laburpen bideoa.

[Bideoa] "Don't be dummy. Zuk ez duzu ordezkorik" - Gehiago irakurri

Terrazen ordenantzaren zirriborroa aurkezteko saioa izango da ostegunean

2020/03/02
Udalak herritar orori, merkatariei eta ostalariei zuzendutako saioa antolatu du martxoaren 5erako. 18:30ean izango da batzarra, Alondegiko Oxford aretoan.

Terrazen ordenantzaren zirriborroa aurkezteko saioa izango da ostegunean - Gehiago irakurri

Herritarrek Parte hartzeko Programa onartu dute osoko bilkuran, Zumaiako HAPO gauzatzeko lehen pausua

2020/02/28
Udaleko eta Kirol Patronatuko langileen soldata igotzea, eta Udaltzaingoko Agente Lehen postuaren hizkuntza eskakizuna betetzeko epea luzatzea ere onartu dituzte, besteak beste.

Herritarrek Parte hartzeko Programa onartu dute osoko bilkuran, Zumaiako HAPO gauzatzeko lehen pausua - Gehiago irakurri

'Eskura' Udal aldizkariaren lehen zenbakia webgunean ere irakurgai

2020/02/27
Hiru hilabetean behin banatuko du Zumaiako Udalak aldizkaria, eta herritarrek etxean jasoko dute. Udal politikak eta zerbitzuen inguruko informazioa bilduko du Eskurak, besteak beste.

'Eskura' Udal aldizkariaren lehen zenbakia webgunean ere irakurgai - Gehiago irakurri

Santelmoetako danborradetako entseguak ostiral honetan abiatuko dituzte

2020/02/26
Hilaren 28an, ostiralean, hasiko dituzte Komentuan San Telmo jaietako helduen zein haurren danborradetako entseguak. Haurrek 18:30etik 19:30era entsegatuko dute; helduen txanda 21:30etik 22:30era izango da.

Santelmoetako danborradetako entseguak ostiral honetan abiatuko dituzte - Gehiago irakurri

98 neurri eta proiektuen jarraipenerako web orrialdea aurkeztu dizkie Udal Gobernuak herritarrei

2020/02/25
Otsailaren 20an aurkeztu dute Gobernuko kideek hurrengo urteetako norabidea zehaztuko duen Gobernu Plana, Alondegian herritarrekin egindako saioan. Iñaki Ostolaza alkateak eta Maider Alberdi zinegotziak gidatu dute saioa, eta 98 neurriez gain, Gobernu Planaren jarraipenerako weba aurkeztu diete herritarrei.

98 neurri eta proiektuen jarraipenerako web orrialdea aurkeztu dizkie Udal Gobernuak herritarrei - Gehiago irakurri

Ohiko osoko bilkura egingo dute ostegunean

2020/02/25
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra martxan jartzeko lehen onarpena landuko dute, besteak beste. Saioa 18:00etan abiatuko da, udaletxeko pleno aretoan.

Ohiko osoko bilkura egingo dute ostegunean - Gehiago irakurri

Zabalik da udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetara aurkezteko epea

2020/02/24
Bi zerrendetan izen emateko azken eguna martxoaren 11a izango da. Eskaera udaletxean bertan zein telematikoki egin ahal izango dute interesdunek.

Zabalik da udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetara aurkezteko epea - Gehiago irakurri

Martxan dira berriro Aita Mari herri eskolako patioko lanak

2020/02/24
Aztertutako lurrak inerteak dira, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak lanekin jarraitzeko baimena eman dio Udalari.

Martxan dira berriro Aita Mari herri eskolako patioko lanak - Gehiago irakurri

Ostiralean hasiko dira 2020ko inauteritako ospakizunak Zumaian

2020/02/20
Egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute zumaiarrek inauterien aitzakian. Otsailaren 21an hasi eta otsailaren 24a arte emanaldi, jai giro eta mozorroz beteko dira herriko kaleak. Musika Eskola eta ZUMB-Musika bandak urteroko kalejira ostiral arratsaldean egingo dute, Mexiko gai nagusitzat hartuta.

Ostiralean hasiko dira 2020ko inauteritako ospakizunak Zumaian - Gehiago irakurri

Palestinako errealitatea ezagutzeko asmoz, gazteentzat komiki tailerra egingo da martxoan

2020/02/19
UNRWA Euskadik, Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak antolatu du ekimena, Kultura sailarekin elkarlanean. Martxoaren 9, 10 eta 12an izango dira saioak, 2 orduko hiru, Alondegian. 12-17 urte bitarteko gazteentzat dago zuzendua zikloa.

Palestinako errealitatea ezagutzeko asmoz, gazteentzat komiki tailerra egingo da martxoan - Gehiago irakurri

Zabalik dago 2020ko oporraldietan aldi baterako egoitza egonaldiak egiteko eskabideak aurkezteko epea

2020/02/19
Zumaiako Udaleko Gizarte zerbitzu Sailak aditzera eman nahi du adinekoen egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen programarako eskabideak aurkezteko epea ireki dela.

Zabalik dago 2020ko oporraldietan aldi baterako egoitza egonaldiak egiteko eskabideak aurkezteko epea - Gehiago irakurri

Herri Lasterketan lagundu duten boluntario eta babesleei esker onak

2020/02/18
Zumaiako Kirol Patronatuak eskerrak eman nahi dizkie Herri Krosa antolatzen lagundu duten herritar guztiei.

Herri Lasterketan lagundu duten boluntario eta babesleei esker onak - Gehiago irakurri

Udalak fokuak ipiniko ditu, piraguistek ilundu ondoren entrenatzeko

2020/02/17
Piraguisten aspaldiko eskaria izan da neguan ilundu ondoren errioan entrenatu ahal izateko fokoak ipintzea.

Udalak fokuak ipiniko ditu, piraguistek ilundu ondoren entrenatzeko - Gehiago irakurri

Gobernu Plana aurkeztuko die Udal Gobernuak herritarrei ostegunean, otsailaren 20an

2020/02/17
Datozen lau urtetan jorratu asmo dituzten proiektuen berri emango dute Udal Gobernua osatzen duten bederatzi zinegotziek. Arratsaldeko 18:30ean izango da ekitaldia, Alondegiko Oxford aretoan.

Gobernu Plana aurkeztuko die Udal Gobernuak herritarrei ostegunean, otsailaren 20an - Gehiago irakurri

Xafla berriak etxeen izen zaharrentzat

2020/02/17
Mapa toponimiko berrian ahalegin berezia egin du Udalak etxeen izen zaharrak biltzeko. Horietako batzuk ezagutarazteko errotuluak jarri dira hainbat ataritan.

Xafla berriak etxeen izen zaharrentzat - Gehiago irakurri

San Jose kaleko igogailua 23:00ak arte erabili ahal izango da aurrerantzean

2020/02/17
Igogailuaren erabiltzaileen eskaerei erantzunez, San Jose kaleko igogailua erabiltzeko ordutegia 23:00ak arte luzatu du Udalak.

San Jose kaleko igogailua 23:00ak arte erabili ahal izango da aurrerantzean - Gehiago irakurri

Otsailaren 24ra bitartean hauteskunde-zerrendak jendaurreko agerraldian izango dira

2020/02/17
Apirilaren 5ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak. Hauteskunde-zerrendetan behar ez bezala sartua edo kendua dagoela ikusten duen edonork erreklamazioa aurkez dezake Udal bulegoetan otsailaren 17tik 24ra bitartean.

Otsailaren 24ra bitartean hauteskunde-zerrendak jendaurreko agerraldian izango dira - Gehiago irakurri

Datorren astelehenean, otsailaren 17an, bilduko da Berdintasun Foroa

2020/02/14
Arratsaldeko 18:00etan izango da bilera irekia, Alondegian. Martxoko egitaraua adostea eta Emakumeon* Etxea proiektuaren jarraipena egitea izango dira landuko diren gaiak, besteak beste.

Datorren astelehenean, otsailaren 17an, bilduko da Berdintasun Foroa - Gehiago irakurri

Datorren astean hasiko da ‘Euskara, bestela ez gara’ hitzaldi zikloa

2020/02/12
Zikloko hitzaldi guztiak asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 18:30ean, Alondegian. Maddi Sarasuaren ‘Euskara klase perspektibatik’ hitzaldiak emango dio hasiera zikloari, otsailaren 19an.

Datorren astean hasiko da ‘Euskara, bestela ez gara’ hitzaldi zikloa - Gehiago irakurri

Santelmoak antolatzeko bilera irekia izango da otsailaren 18an

2020/02/12
Udaleko Kultura Sailak herriko eragileen eta taldeen proposamenak jasoko ditu. Bilera 19:00etan izango da Alondegian.

Santelmoak antolatzeko bilera irekia izango da otsailaren 18an - Gehiago irakurri

Udalak Aita Mari herri eskolan egiten ari diren obrak eten ditu behin-behinean, betelan lurrak kutsadura izan dezakeela susmatuta

2020/02/11
Analisien emaitzak ezagutu bitartean, zuhurtziaz jokatuko du Udalak, are gehiago eskolako patioa dela kontutan hartuta. Hala, martxan jarri du halako egoeretarako aurreikusitako protokoloa.

Udalak Aita Mari herri eskolan egiten ari diren obrak eten ditu behin-behinean, betelan lurrak kutsadura izan dezakeela susmatuta - Gehiago irakurri

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bi emanaldietarako sarrerak salduko dituzte gaur Oxforden

2020/02/11
Internet bidez bigarren saiorako sarrerak agortu badira ere, gehiago salduko dituzte aurrez aurreko salmentan. Aurrez aurreko salmenta gaur izango da, Oxford aretoan, 17:00etatik 18:30era.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bi emanaldietarako sarrerak salduko dituzte gaur Oxforden - Gehiago irakurri

Zumaiako jaietan janari postuak jartzeko zozketaren emaitza argitaratu du Udalak

2020/02/10
Postua lortu dutenek oinarrietan jasotzen diren dokumentuak entregatu beharko dituzte. Itxaron zerrenda ere osatu da.

Zumaiako jaietan janari postuak jartzeko zozketaren emaitza argitaratu du Udalak - Gehiago irakurri

Maria Lopez Juezen kartelak iragarriko ditu Zumaiako inauteriak

2020/02/06
Bigarren urtez jarraian saritu dute Lopez 2020ko Inauterietako kartel lehiaketan. Aurkeztutako lan guztiak Alondegian daude ikusgai.

Maria Lopez Juezen kartelak iragarriko ditu Zumaiako inauteriak - Gehiago irakurri

Zumaiako Udaleko Udaltzainen lan-poltsa osatzeko deialdia argitaratu dute

2020/02/06
Otsailaren 21era bitartean egin daiteke lan-poltsan sartzeko eskaera. Eskabidea udaletxean bertan edo modu telematikoan aurkeztu daiteke.

Zumaiako Udaleko Udaltzainen lan-poltsa osatzeko deialdia argitaratu dute - Gehiago irakurri

Pirritx eta Porrotx eta Marimototsen emanaldirako sarrerak ostiraletik aurrera egongo dira salgai

2020/02/05
Inauterietako astelehenean bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek. Internet bidezko salmenta otsailaren 7an irekiko da, ostiralean; hilaren 11tik aurrera erosi ahal izango dira aurrez aurre.

Pirritx eta Porrotx eta Marimototsen emanaldirako sarrerak ostiraletik aurrera egongo dira salgai - Gehiago irakurri

Guraso Eskolan izena emateko epea ostegunera arte luzatu dute

2020/02/04
0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerra egingo dute aurten, Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistek gidatuta. Ostegunean, otsailaren 6an, itxiko da izena emateko aukera.

Guraso Eskolan izena emateko epea ostegunera arte luzatu dute - Gehiago irakurri