Albisteak

RSS icon
Hilaren hasieratik Electricidad Cuadra enpresa Zumaiako argiteria publikoan LED teknologiako argiak jartzeko lanetan dabil

Hilaren hasieratik Electricidad Cuadra enpresa Zumaiako argiteria publikoan LED teknologiako argiak jartzeko lanetan dabil

2019/04/12

Narrondo Ibaiaren alboetan, Basadin, Aita Marin eta Alain, Estazio auzoko industrigunean eta alde zaharraren zati batean, Txomin Agirre Kaia, Julio Beobide eta Amaia eta Ondartxo plazetan, besteak beste, ordezkatuko dira argiak. Guztira 841 argi ordezkatuko dira eta honi esker, elektrizitate gastuan %77 aurreztuko da eta urtean 421.569 KWh gutxiago kontsumitzeaz gain, 166,57 Tn CO2 gutxiago isurtzea lortuko da.

Gehiago irakurri

Datorren asteartean memoria historikoaren inguruko ekitaldia izango dugu, Aranzadiren hitzaldia eta Zumaiena ikastetxeko ikasleek egindako “ZUTANI” dokumentalaren proiekzioa Aita Marin

Datorren asteartean memoria historikoaren inguruko ekitaldia izango dugu, Aranzadiren hitzaldia eta Zumaiena ikastetxeko ikasleek egindako “ZUTANI” dokumentalaren proiekzioa Aita Marin

2019/04/12

Ekitaldian Paco Etxeberriak hartuko du parte eta ondoren banatuko dira “Zumaia 1936-1945: giza eskubideen urraketa eta errepresioa gerra zibilean eta lehen frankismoan”, memoria historikoaren inguruko liburuak. Ekitaldira joateko gonbidapenak ostiraletik astearte eguerdira bitarte jaso ahal izango dira Alondegian -astelehenetik ostiralera 9:30etik 14:00etara- eta Turismo bulegoan - ostirala eta larunbata 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; igandea eta asteartea 10:00etatik 14:00etara eta astelehena itxita-.

Gehiago irakurri

Turismo bulegoan, turismo teknikari-laguntzaile lanposturako deialdia - Merituen behin behineko balorazioa eta elkarrizketa egiteko deialdia

Turismo bulegoan, turismo teknikari-laguntzaile lanposturako deialdia - Merituen behin behineko balorazioa eta elkarrizketa egiteko deialdia

2019/04/11

Turismo bulegoan, turismo teknikari-laguntzaile lanpostuan aldi baterako kontratazioak egiteko lan-poltsa sortzeko deialdian, merituen behin behineko balorazioa eta elkarrizketa egiteko deialdia argitaratu dira.

Gehiago irakurri

Atzo banatu ziren 36. San Telmo literatur lehiaketako sariak

Atzo banatu ziren 36. San Telmo literatur lehiaketako sariak

2019/04/11

Sari banaketa ekitaldia atzo 18:00ean egin zen Aita Marin eta urtero bezala, herriko gazteek ohiko maila bikainari eutsi diote ipuin, bertso, olerki eta ahozkoen mailan.

Gehiago irakurri

Basadiko ur saneamenduan egin diren hobekuntzek afekzioa izan dute sarean eta afekzio horri behin betiko irtenbidea emateko lanean ari da udala

Basadiko ur saneamenduan egin diren hobekuntzek afekzioa izan dute sarean eta afekzio horri behin betiko irtenbidea emateko lanean ari da udala

2019/04/10

Basadin, erortzen ari zen eskoilera bat berritzeko lanetan, eskoilera bota eta berritzeaz gain, banandu gabe ur zikinak eta euri urak ibaira isurtzen zituen hodi bat ur zikinen sarera bideratzeko lanak egin dira.

Gehiago irakurri

2019 Gorte Nagusietarako hauteskundeetarako sekzio aldaketa

2019 Gorte Nagusietarako hauteskundeetarako sekzio aldaketa

2019/04/10

Hauteskundeetan orain arte ARDANTZABIDEAn bizi direnek PENTSIODUNEN EGOITZAN 1. sekzioan izan dute botoa emateko aukera. Datozen hauteskundeetatik aurrera aldaketa izango da, eta ARDANTZABIDEKO hautesleek PENTSIODUNEN EGOITZAN 4. sekzioan (2. solairuan) eman ahal izango dute botoa.

Gehiago irakurri

Gaurtik hasita eta apirilaren 15a bitarte, udal hauteskundeetarako zerrenda agerraldian dago

Gaurtik hasita eta apirilaren 15a bitarte, udal hauteskundeetarako zerrenda agerraldian dago

2019/04/08

Zerrendetan behar ez bezala sartua edo kendua dagoela ikusten duen edonork erreklama dezake Udal bulegoetan APIRILAREN 8tik 15era bitartean

Gehiago irakurri

Itzurun hondartzako taberna/kafetegia, komunak eta dutxak kudeatzeko zerbitzua prozedura ireki bidez esleitzeko deialdia zabalik

Itzurun hondartzako taberna/kafetegia, komunak eta dutxak kudeatzeko zerbitzua prozedura ireki bidez esleitzeko deialdia zabalik

2019/04/05

Prozedura ireki bidez kontratatuko den esleipen honetara pleguen baldintzak betetzen dituen edonor aurkeztu daiteke eta horretarako epea apirilaren 16an amaituko da. Kontratua hiru urtetako denboraldietarako esleituko da.

Gehiago irakurri

Kiroldegi alboko padel pista estaliak erabilgarri daude dagoeneko

Kiroldegi alboko padel pista estaliak erabilgarri daude dagoeneko

2019/04/05

Estalkia jartzeaz gain zenbait hobekuntza egin dira, paretak leundu eta neurriak araudira egokitzeko. Bazkideek aste beteko epearekin egin ahal izango dute pistak erabiltzeko eskaera eta bazkide ez direnek egunean bertan, bi kasuetan kiroldegian.

Gehiago irakurri

Udaleku orokorretan eta Udazaintza zerbitzuan  izena emateko epea astelehenean zabalduko da

Udaleku orokorretan eta Udazaintza zerbitzuan izena emateko epea astelehenean zabalduko da

2019/04/05

Matrikulazio epea zabalik egongo da maiatzaren 6a bitarte.

Gehiago irakurri

Udaleku musikaletan izena emateko epea astelehenean zabalduko da

Udaleku musikaletan izena emateko epea astelehenean zabalduko da

2019/04/05

Matrikulazio epea zabalik egongo da maiatzaren 6a arte, taldea osatu bitartean

Gehiago irakurri

Uxategia eta Ubillos atzeko lokalak entseguetarako erabiltzeko izen-emate epea datorren astean zabalduko da

Uxategia eta Ubillos atzeko lokalak entseguetarako erabiltzeko izen-emate epea datorren astean zabalduko da

2019/04/04

Interesdunek apirilaren 10etik 26ra bitartean izango dute eskaerak aurkezteko epea.

Gehiago irakurri

Gazteen apustuei buruzko hitzaldia eskainiko du Ana Isabel Estevezek Guraso Eskolaren programazioaren baitan

Gazteen apustuei buruzko hitzaldia eskainiko du Ana Isabel Estevezek Guraso Eskolaren programazioaren baitan

2019/04/03

¿Por qué apuestan las y los jóvenes? hitzaldia, gaztelaniaz izango da, apirilaren 10ean, 18:30ean, Alondegian. Hitzaldiak helburu du, gazte eta nerabeen artean kirol apustuetarako joeraren gorakadak dakartzan arazoen inguruan hausnartzea.

Gehiago irakurri

Berdintasun  Foroa ostegunean

Berdintasun Foroa ostegunean

2019/04/02

Ostegunean, apirilak 4, 18:00etan, Alondegian izango da Berdintasun Foroa.

Gehiago irakurri

Geoparkeak 2019ko bisita gidatuen denboraldi berriari ekin dio

Geoparkeak 2019ko bisita gidatuen denboraldi berriari ekin dio

2019/04/02

Denboraldi berriari hasiera emanez, ia 40 lagunek parte hartu zuten atzo igandez Geoparkeak antolatutako doako irteera gidatuan. Geoparkea ezagutzeko 17 bisita gidatu desberdin daude aukeran, oinez edota itsasontziz; nabarmentzekoa da Deba eta Zumaia arteko itsas irteeren maiztasuna handitu egin dela, GR-121 ibilbidea oinez egin nahi dutenentzat abiapuntura itzultzeko aukera bikaina. Geoparkearen webgunean – geoparkea.eus - kontsulta daiteke egutegi osoa eta erreserba online egin daiteke bertan.

Gehiago irakurri

«Udazaintza zerbitzurako» hezitzaileen aldi baterako kontratazio laboralak lehiaketa sistemaren bitartez egiteko deialdia

«Udazaintza zerbitzurako» hezitzaileen aldi baterako kontratazio laboralak lehiaketa sistemaren bitartez egiteko deialdia

2019/04/01

2019ko Udazaintza Zerbitzurako hezitzaileak kontratatzeko deialdi publikoan parte hartzeko epea irekitzen da: apirilaren 2tik 21era bitartera arte (biak barne). Txanda bakarraren kasuan lan eginez gero, kontratuaren iraupena ekainaren 26tik uztailaren 12 arte (biak barne) izango da, edo, bi txanden kasuan lan eginez gero, ekainaren 26tik uztailaren 26arte (biak barne). Lanaldia, Udalak aipatutako programari aurre egiteko beharrak kontuan izanik ezartzen duena izango da.

Gehiago irakurri

Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz

Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz

2019/04/01

Urtez urte errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen kopuruak gora egiten du, eta % 25eko langa gainditzea izango da 2019ko kanpainaren helburua. Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: Autolikidazio proposamena, mekanizatua, internet bidezkoa eta aitorpena euskaraz egiten lagunduko dizute Zumaian AM aholkulariak, Unanue aholkulariak eta Zumai aholkularitza.

Gehiago irakurri

Gaur egin da udal batza aretoan hauteskundeetarako mahaien zozketa

Gaur egin da udal batza aretoan hauteskundeetarako mahaien zozketa

2019/04/01

Gaur goizeko 8etan, Zumaiako Udalaren udal batza aretoan, egin da apirilaren 28an ospatuko diren Gorte Nagusietarako hauteskunde mahaien zozketa

Gehiago irakurri

Ezohiko eta presazko osoko bilkura astelehenean, apirilak 1

Ezohiko eta presazko osoko bilkura astelehenean, apirilak 1

2019/03/29

Astelehenean, apirilak 1, goizeko 8:00etan egingo da ezohiko eta presazko osoko bilkura, gorte nagusietarako hauteskundeetarako mahaien zozketa egiteko

Gehiago irakurri

Gaur Zumaiako udal batzak aparkamenduaren ordenantzaren bigarren aldaketa, Zumaiako kale-izendegiaren eguneratzea eta hilerriaren funtzionamendurako araudiaren aldaketa onartu ditu, besteak beste.

Gaur Zumaiako udal batzak aparkamenduaren ordenantzaren bigarren aldaketa, Zumaiako kale-izendegiaren eguneratzea eta hilerriaren funtzionamendurako araudiaren aldaketa onartu ditu, besteak beste.

2019/03/28

Nahiz eta egoiliarrak ez izan, Zumaian lan egiten zuten pertsonek, orain arte hirigunean aparkatzeko txartela eskuratzeko aukera zuten eta gaur behin behinean onartutako aldaketaren baitan, hirigunean aparkatu ordez, aurrerantzean Axular zein GKNko gune urdinetan aparkatu beharko dute. Kolunbarioa erabiltzen hasi ahal izateko onartu beharreko Zumaiako Udaleko udal hilerriaren erregimen eta funtzionamendurako araudiaren aldaketaren ere onartu da behin behinean eta agerraldi publikoa bukatu ondoren, alegaziorik ezean, behin betiko egongo da onartuta eta kolunbarioa martxan jarri ahal izango du Udalak.

Gehiago irakurri

Aholkusex zerbitzua bihar arratsaldean Brankan

Aholkusex zerbitzua bihar arratsaldean Brankan

2019/03/27

Doako sexu aholkularitza zerbitzua Brankako bulegoan jaso ahal izango dute zumaiarrek arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean. Zerbitzuaren helburua da zumaiarren kezka eta beharrei erantzuna ematea eta herritarrei harremanak, parekidetasuna eta sexualitatearen inguruan euskarriak eskaintzea

Gehiago irakurri

Itzurun eta Santiago hondartzetan uretako kirol jarduerak egiteko arauak (2019)

Itzurun eta Santiago hondartzetan uretako kirol jarduerak egiteko arauak (2019)

2019/03/27

Bi hondartzen zabalera eta egitura kontuan hartuta, jarduerak eskainiko dituzten enpresak mugatu behar dira. Hau horrela, aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera bat egingo da eta puntuazio altuena lortzen duten laurek izango dute jarduera egiteko aukera. Eskaerak maiatzaren 31a baina lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16).

Gehiago irakurri

Ostegunean, martxoak 28, ohiko osoko bilkura egingo du Udalak

Ostegunean, martxoak 28, ohiko osoko bilkura egingo du Udalak

2019/03/26

Osoko bilkura arratsaldeko 18:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.

Gehiago irakurri

Turismo bulegoan, turismo teknikari-laguntzaile lanpostuan aldi baterako kontratazioak egiteko lan-poltsa (Lanbideren bidez)

Turismo bulegoan, turismo teknikari-laguntzaile lanpostuan aldi baterako kontratazioak egiteko lan-poltsa (Lanbideren bidez)

2019/03/26

Turismo bulegoan, turismo teknikari-laguntzaile lanpostuan aldi baterako kontratazioak egiteko lan-poltsa sortzea. Hautaketa prozesua lanbideren bitartez egingo da baina merituak baloratzeko egiaztagiriak Zumaiako Udalean aurkeztu beharko dira. Prozesuan parte hartzeko izen-emate epea: Apirilak 4

Gehiago irakurri

Ardantzabideko egoiliarren txartelen erreziboa ordaintzeko azken eguna da gaur

Ardantzabideko egoiliarren txartelen erreziboa ordaintzeko azken eguna da gaur

2019/03/22

Orain aste batzuk igorri ziren erreziboak egoiliar txartela dutenen etxeetara eta gaur arteko epea dute erreziboa ordaindu eta txartela mantentzeko. Udalarekin zorrak dituztenei, ez zaie erreziborik bidali, txartela berritu baino lehen zorrak kitatu behar dituztelako. Interesa dutenek, beraz, udaletxera joan beharko dute zorrak kitatzera.

Gehiago irakurri

Gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko prozesuan elkarrizketaren eta puntuazio totalen behin behineko balorazioa

Gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko prozesuan elkarrizketaren eta puntuazio totalen behin behineko balorazioa

2019/03/18

Argitaratu da Zumaiako Udalean, Lanbideren bitartez, gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko prozesuan elkarrizketaren eta puntuazio totalen behin behineko balorazioa.

Gehiago irakurri

GI-3811 "Artadi (Zumaia)" errepideko ertzetan zuhaitzak moztu behar direla eta, zirkulazioa aldizka itxiko da 2019ko martxoaren 20 eta 29 bitartean

GI-3811 "Artadi (Zumaia)" errepideko ertzetan zuhaitzak moztu behar direla eta, zirkulazioa aldizka itxiko da 2019ko martxoaren 20 eta 29 bitartean

2019/03/18

Trafiko mozketa horiek ondorengo ordutegietan egingo dira: martxoaren 20ean, 21ean eta 22an 8:30etik 13:30era eta l4:30tik 17:30era; hurrengo astean, berriz, martxoaren 25 eta 29 bitartean, 08:30etik 14:30era. Segurtasuna hobetzeko, galtzadaren bi aldeetako hegalak 3 metroko zabaleran, ezpondaren burura arte edo finka partikularren itxitura hesietaraino garbitzea aurreikusten da.

Gehiago irakurri

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta SATIE arquitectos-ek atzo sinatu zuten, IES ZUMAIA BHI ikastetxea handitzeko eraikin berria egiteko proiektuaren idazketa egiteko kontratua

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta SATIE arquitectos-ek atzo sinatu zuten, IES ZUMAIA BHI ikastetxea handitzeko eraikin berria egiteko proiektuaren idazketa egiteko kontratua

2019/03/14

Lanok, gauzatze proiektua, lan osagarriak eta zuzendaritza fakultatiboa jasotzen dituzte, baita Sagarbideko frontoiaren estaldura egitea ere. Arkitektoek 30 eguneko epea dute proiektua aurkezteko eta 90 egunekoa exekuzio proiektua aurkezteko eta lan horiek 188.500 euro + BEZeko kostua izango dute.

Gehiago irakurri

Skate parkearen exekuzio proiektuak hasierako onespena jaso du eta orain 15 eguneko epean egongo da jendaurrean

Skate parkearen exekuzio proiektuak hasierako onespena jaso du eta orain 15 eguneko epean egongo da jendaurrean

2019/03/12

Erreklamazioak eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira eta proiektua aztertu daiteke Zumaiako Udaleko hirigintza sailean. Epe horretan inolako erreklamaziorik edo alegaziorik aurkezten ez bada behin betiko izaeraz onartutzat iritziko da.

Gehiago irakurri