Albisteak

Udaletxea itxita egongo da bihar, greba orokorra dela eta

2020/01/29
Grebarako deialdiak udal langileen gehiengoaren babesa izan du. Ondorioz, ez dituzte ohiko zerbitzuak eskainiko eta udal eraikinak itxita egongo dira urtarrilaren 30ean. Gizarte Zerbitzuen arloan, gutxieneko zerbitzuak bermatuko dira.

Udaletxea itxita egongo da bihar, greba orokorra dela eta - Gehiago irakurri

Gazteentzako literatur tailerrean izena emateko epea ostiralean amaituko da

2020/01/29
15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra izango da. Ikastaroa doakoa da eta urtarrilaren 31 bitartean eman daiteke izena.

Gazteentzako literatur tailerrean izena emateko epea ostiralean amaituko da - Gehiago irakurri

Familien arteko jolasak egingo dituzte Ludotekan igande honetan

2020/01/29
Otsailaren 2an, igandean, "Familia giroan" elkartuko dira Ludotekan. Familia arteko jolasetan izen-emateko epea urtarrilaren 31n, ostiralean, amaituko da.

Familien arteko jolasak egingo dituzte Ludotekan igande honetan - Gehiago irakurri

Ezohiko osoko bilkura egingo dute gaur

2020/01/29
Fatxadak birgaitzeko ordenantza fiskaletako hobariak eta Udal langileen Lan Hitzarmena izango dituzte hizpide. 18:00etan hasiko dute plenoa, udaletxeko pleno aretoan.

Ezohiko osoko bilkura egingo dute gaur - Gehiago irakurri

Guraso Eskolan izena emateko epea ireki dute

2020/01/28
0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerra egingo dute aurten, Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistek gidatuta. Otsailaren 3ra arte egongo da irekita izen-ematea.

Guraso Eskolan izena emateko epea ireki dute - Gehiago irakurri

Zumaiako hezeguneak ezagutu eta egokitzeko auzolan saioa egingo dute otsailaren 1ean

2020/01/27
Goizeko 9:30etik aurrera putzu bat egokitu eta zuhaitzak landatuko dituzte Garbigunearen inguruan. Urola Itsasadarraren kontserbazio eta berreskuratze lanen baitan kokatzen da proiektua.

Zumaiako hezeguneak ezagutu eta egokitzeko auzolan saioa egingo dute otsailaren 1ean - Gehiago irakurri

[Bideoa] Oikiako eskola berria inauguratu dute

2020/01/27
Ibilbide luzearen ostean, Oikiako ikasle eta irakasleek eskola berrian hasi zuten urtea. Inaugurazio ekitaldian herritar eta ordezkari ugarik hartu zuten parte.

[Bideoa] Oikiako eskola berria inauguratu dute - Gehiago irakurri

“Ongi etorri euskararen herrira” proiektua aurkeztuko dute Fitur Nazioarteko Turismo Azokan

2020/01/22
Ostiralean aurkeztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak euskara ardatz duen proiektu turistikoa. Gaur, hilak 22, Iñaki Ostolaza Zumaiako alkatea eta Esti Irureta Turismo teknikaria Madrilen izan dira, Urola Kostako Udal Elkarteko eta Geoparkeko ordezkariekin batera.

“Ongi etorri euskararen herrira” proiektua aurkeztuko dute Fitur Nazioarteko Turismo Azokan - Gehiago irakurri

Tren geltokiko sarrerako egitura kendu du Euskal Trenbide Sareak

2020/01/22
Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak eta Zumaiako Udalak egitura erretiratzeko eskaera egin zioten joan den astean ETSri. Egiturak ondare industrialari zekarkion kaltea azpimarratu zuten.

Tren geltokiko sarrerako egitura kendu du Euskal Trenbide Sareak - Gehiago irakurri

Ikasleek egindako kartelak jarriko dituzte herrian zehar, txakurren jabeei arduraz jokatzeko eskatzeko

2020/01/22
Ingurunearen eta ingurumenaren zaintzaren inguruan kontzientziak pizteko kartelak egin dituzte ikasleek. Lan guztiak ikusgai daude udal webgunean.

Ikasleek egindako kartelak jarriko dituzte herrian zehar, txakurren jabeei arduraz jokatzeko eskatzeko - Gehiago irakurri

Txakur Krosean eta Herri Lasterketan izena emateko epea zabalik dago

2020/01/22
Otsailaren 2an izango da Txakur Krosa, eta otsailaren 15ean Herri Krosa. Dagoeneko zabalik da bi probetarako izen ematea, herrikrosa.eus helbidean.

Txakur Krosean eta Herri Lasterketan izena emateko epea zabalik dago - Gehiago irakurri

Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak Zumaiatik abiatuko dira aurten

2020/01/21
Gazteok euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da ekimen honen helburua. Aurten Zumaian hasiko da ibilaldia eta Lekeition bukatuko da. Otsailaren 19an zabalduko dute izena emateko epea.

Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak Zumaiatik abiatuko dira aurten - Gehiago irakurri

Azken bi asteotan hainbat edukiontzik su hartu dute Zumaian

2020/01/21
Sute horiek guztiek elkarren arteko harremanik ez dutela uste du Udaltzaingoak. Dirudienez, horietako batzuk nahita eragindakoak izan dira eta besteak istripuz gertatutakoak.

Azken bi asteotan hainbat edukiontzik su hartu dute Zumaian - Gehiago irakurri

“Hitza ta irudia bata” erakusketa ikusgai izango da Alondegian ostiraletik aurrera

2020/01/21
JM Sesmaren marrazkiek eta Leire Alvarezen instalazioak osatuko du esposizioa. Ostiral honetan, hilaren 24an, arratsaldeko 18:00etan irekiko dute erakusketa.

“Hitza ta irudia bata” erakusketa ikusgai izango da Alondegian ostiraletik aurrera - Gehiago irakurri

Ondorengotzari buruzko prestakuntza eta aholkularitza eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikientzat

2020/01/21
Ondorengotza gaiaren alorrean prestakuntza eta banakako aholkularitza eskainiko zaie epe motz-ertainean egoera horretan aurkitu daitezkeen eskualdeko negozio jabeei.

Ondorengotzari buruzko prestakuntza eta aholkularitza eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikientzat - Gehiago irakurri

Urtarrilaren 27an abiatuko da Hazilan programaren 9. edizioa

2020/01/17
Urtarrilaren 24an amaituko da izen-emate epea. Partaideek enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute.

Urtarrilaren 27an abiatuko da Hazilan programaren 9. edizioa - Gehiago irakurri

Herri Eskolaren Aita Mari eraikineko jolastokia eraberrituko da datozen hilabeteetan

2020/01/17
Haur Hezkuntzako jolastokiaren eraberritze obrak urtarrilaren 21ean, asteartean, abiatuko dira. Udalak 441.000 euroko inbertsioa egingo du Herri Eskolaren jolas eremua naturalizatzeko.

Herri Eskolaren Aita Mari eraikineko jolastokia eraberrituko da datozen hilabeteetan - Gehiago irakurri

Zumaiako Udalak azalpenak eskatu dizkio Euskal Trenbide Sareari, geltokiko sarreran egindako lanak direla-eta

2020/01/17
Udala kezkatuta agertu da lan horiek estazioko ondare industrialean sor dezaketen kaltearekin, eta argitu du eremu horrekiko erabakiak eta baimenak ez dagozkiola Udalari.

Zumaiako Udalak azalpenak eskatu dizkio Euskal Trenbide Sareari, geltokiko sarreran egindako lanak direla-eta - Gehiago irakurri

Datorren astelehenean Martxoaren 8rako egitaraua prestatuko dute Berdintasun Foroan

2020/01/16
Datorren astelehenean, urtarrilaren 20an, arratsaldeko 18:00etan bilduko da Berdintasun Foroa Alondegian. Martxoaren 8rako egitaraua landuko dute, besteak beste.

Datorren astelehenean Martxoaren 8rako egitaraua prestatuko dute Berdintasun Foroan - Gehiago irakurri

Terrazen ordenantza berriaren zirriborroari ekarpenak egin dakizkioke

2020/01/16
Otsailaren 4an eta 6an merkatariekin eta ostalariekin bilduko dira udal ordezkari eta teknikariak, hurrenez hurren. Herritarrek udal webgunearen bidez egin ditzakete ekarpenak.

Terrazen ordenantza berriaren zirriborroari ekarpenak egin dakizkioke - Gehiago irakurri

Otsailean eta martxoan hainbat ikastaro eskainiko ditu Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak

2020/01/16
Musika eta dantza modalitate desberdinen ikastaroak antolatu dituzte aldi honetarako, baita antzerki ikastaroa ere. Matrikulazioa zabalik egongo da urtarrilaren 20tik 27ra.

Otsailean eta martxoan hainbat ikastaro eskainiko ditu Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak - Gehiago irakurri

Udaltzaingoa Portuko geltokian egongo da ostegun honetatik aurrera

2020/01/15
Fielatoa eraberritzeko lanak egingo dituzte datozen lau hilabeteetan. Hori dela eta, bihartik aurrera eta obrak amaitu bitartean, Gernika parkean dagoen Portuko geltokian egongo da Udaltzaingoa.

Udaltzaingoa Portuko geltokian egongo da ostegun honetatik aurrera - Gehiago irakurri

18.904 pertsonak bisitatu dute Algorri Interpretazio Zentroa 2019an

2020/01/15
Algorri Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroak %3ko hazkundea izan du azken urtean bisitari kopuruari dagokionez. Bosgarren urtez jarraian, hazi egin da kopurua.

18.904 pertsonak bisitatu dute Algorri Interpretazio Zentroa 2019an - Gehiago irakurri

Gazteentzako literatur tailerrean izena emateko epea zabalik da

2020/01/14
15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra izango da. Ikastaroa doakoa da eta urtarrilaren 31 bitartean eman daiteke izena.

Gazteentzako literatur tailerrean izena emateko epea zabalik da - Gehiago irakurri

Larunbat arratsaldean ezin izango da igerilekua erabili

2020/01/14
Larunbat honetan, urtarrilaren 18an, igeriketa proba bat izango da Lubaki kiroldegian. Hori dela eta, igerilekua ezin izango da erabili arratsaldean zehar, probak irauten duen bitartean.

Larunbat arratsaldean ezin izango da igerilekua erabili - Gehiago irakurri

Jabetze Eskolak bi ikastaro eskainiko ditu ekainera bitartean

2020/01/14
Autoestima eta autozainketari buruzkoa da ikastaroetako bat, eta tratu onei eta erotismoari buruzkoa, bigarrena. Bi ikastaroak doakoak izango dira.

Jabetze Eskolak bi ikastaro eskainiko ditu ekainera bitartean - Gehiago irakurri

Kale izendegia eguneratu du Udalak

2020/01/13
Izena gehien aldatu den atarietan oharrak jarriko ditu Udalak eta plakak pixkanaka eguneratzen ere hasiko da.

Kale izendegia eguneratu du Udalak - Gehiago irakurri

Festetan kaleko salmentan jarduteko baimenak eskatzeko epea astelehenean irekiko da

2020/01/10
San Telmo eta San Pedro jaietan kalean salmenta postuak jartzeko baimena eskatu beharko dute interesdunek, urtarrilaren 13tik otsailaren 6ra bitartean.

Festetan kaleko salmentan jarduteko baimenak eskatzeko epea astelehenean irekiko da - Gehiago irakurri