Albisteak

Uztailaren 12ko hauteskundeetan Aitzuri pilotalekuan eta Oxford aretoan emango dute botoa zumaiarrek

2020/07/07
Osasun eta prebentzio neurriak betetzeko Zumaian ere hauteslekuak aldatu behar izan dituzte. Igandean Aitzuri pilotalekuan eta Oxford aretoan eman beharko dute botoa zumaiarrek.

Uztailaren 12ko hauteskundeetan Aitzuri pilotalekuan eta Oxford aretoan emango dute botoa zumaiarrek - Gehiago irakurri

Haurrentzako ekitaldiak izango dira uztaileko ostegunetan

2020/07/06
Ohiko udalekuak egiteko baldintzen faltan, uztaileko ostegunetan herriko txikienentzako ekitaldiak izango dira. Osasun neurriak bete beharko dira ekitaldietan, eta aurrez izen eman edo gonbidapena eskuratu beharko dute parte hartu nahi dutenek.

Haurrentzako ekitaldiak izango dira uztaileko ostegunetan - Gehiago irakurri

Ureztapenaren inguruko aholkuak emango dituzte ostegunean Keretxudin

2020/07/06
Uztailaren 9an, ostegunean, Ekogunearen Furgobaratza Zumaiako Keretxudi Baratze Parkean izango da. 18:00etatik 19:30era ureztapenaren inguruko aholkuak emango dituzte.

Ureztapenaren inguruko aholkuak emango dituzte ostegunean Keretxudin - Gehiago irakurri

Txomin Agirreko autobus geltokiak kenduko dituzte uztailaren 6tik abuztuaren 30era arte

2020/07/03
Astelehenetik aurrera Txomin Agirreko geltokiak kenduko ditu Lurraldebusek, uda sasoia dela eta. Abuztuaren 30era bitartean Patxita Etxezarretako geltokiak erabili beharko dira.

Txomin Agirreko autobus geltokiak kenduko dituzte uztailaren 6tik abuztuaren 30era arte - Gehiago irakurri

Gaztegune zerbitzua kontratatzeko oinarriak argitaratu ditu Udalak

2020/07/02
Gaztegune zerbitzua emateko proposamenak aurkezteko epea zabalik dago, uztailaren 16ra arte. Gaztegunea igandero zabaltzea ahalbideratuko du kontratazio berriak.

Gaztegune zerbitzua kontratatzeko oinarriak argitaratu ditu Udalak - Gehiago irakurri

'Estalapea'-k eman du berea, oraingoz

2020/07/02
Sortzaile eta artistek, Ludotekako eta liburutegiko lagunek eta elkarte eta herritarrek Zumaiako agenda bizirik mantendu dute ‘Estalapean’. Kultura eta bestelako ekitaldiak “plazara eramateko ordua iritsi da”, eta oraingoz, Udalak eten egingo du ‘Estalapea’ egitasmoa. Bi hilabeteotan sortutako edukia Baleikeren webgunean egongo da ikusgai.

'Estalapea'-k eman du berea, oraingoz - Gehiago irakurri

‘Normaltasunera’ itzultzen ari da liburutegia, prebentzio neurriak hartuta eta edukiera kontrolatuta

2020/07/02
Zumaiako Udal Liburutegiak posible diren zerbitzu guztiak eskainiko ditu aurrerantzean. Espazio guztietan edukiera kontrolatuko dute, eta erabiltzaileek prebentzio neurriak bete beharko dituzte. Liburutegia “beste modu batean” erabili beharko da osasun krisia arindu bitartean.

‘Normaltasunera’ itzultzen ari da liburutegia, prebentzio neurriak hartuta eta edukiera kontrolatuta - Gehiago irakurri

Arduraz jokatzeko eskatu die Udalak herritarrei, hondartza denboraldiaren hasieran

2020/07/01
Uztailaren 1ean hasi eta irailaren 15ean bukatuko da aurten hondartza sasoia. Zumaiako bi hondartzetan sarrerak eta irteerak seinaleen bidez adierazita daude dagoeneko, eta hondartzen betetze maila unean-unean kontsultatu daiteke 'Nik Hondartzak' app-aren bidez. Udalaren izenean hondartzetan ere arduraz jokatzeko eskatu dute, eta egonaldi laburrak egiteko.

Arduraz jokatzeko eskatu die Udalak herritarrei, hondartza denboraldiaren hasieran - Gehiago irakurri

Merkataritzan euskarazko errotuluak jartzeko dirulaguntzak eska daitezke jada

2020/07/01
Urte asko dira Udalak laguntzak ematen dituela establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko. Era askotako euskarriak izan daitezke, gainera: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak… Errotulazio elementuaren kostuaren % 50 lagunduko da diruz, 300 euroko muga gainditu gabe.

Merkataritzan euskarazko errotuluak jartzeko dirulaguntzak eska daitezke jada - Gehiago irakurri

Zabalik dago uztailean haurren zaintzaileak kontratatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea

2020/07/01
Dirulaguntza hau jasotzeko aukera izango dute 12 urtetik beherako seme-alabak dituzten familiek, betiere urteko diru sarrera garbia 30.000 eurotik beherakoa baldin bada. Uztailaren 13a baino lehen egin beharko dute eskaera interesdunek, udaletxean ala udalaren erregistro elektronikoaren bitartez.

Zabalik dago uztailean haurren zaintzaileak kontratatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea - Gehiago irakurri

San Telmo ermita eta kofradia bisitatu ahal izango dira uztailaren 1etik aurrera

2020/06/30
San Telmo kofradia astearte eta larunbatetan egongo da irekita, 17:00etatik 19:30era; San Telmo ermita, berriz, asteazken, ostiral eta igandetan, 11:00etatik 14:00etara. Sarrerak lekuan bertan hartu behar dituzte bisitariek, eta txartelarekin ordaindu.

San Telmo ermita eta kofradia bisitatu ahal izango dira uztailaren 1etik aurrera - Gehiago irakurri

José Agustín Gurruchagaren 'Umea eta txoria' argazkiak irabazi du Zumaiako XXXII. Argazki Lehiaketa

2020/06/30
José Agustín Gurruchagak irabazi du Zumaiako XXXII. Argazki Lehiaketa. Bigarren eta hirugarren sariak Manuel Barreiro eta Aitor Aranari eman dizkiote, hurrenez hurren. Zumaiar onenaren saria, berriz, Mitxel Aizpuruarentzat izan da.

José Agustín Gurruchagaren 'Umea eta txoria' argazkiak irabazi du Zumaiako XXXII. Argazki Lehiaketa - Gehiago irakurri

Lurrazpiko elektrizitate-linea bat berrituko dute asteotan Txomin Agirre eta Erribera kaleetan

2020/06/30
Ur gaziaren ondorioz kable asko egoera txarrean daude, eta argi hornidura arazoak sortu ohi dira. Arazoa konpontzeko Iberdrola enpresak lurrazpiko elektrizitate-linea oso bat aldatuko du asteotan.

Lurrazpiko elektrizitate-linea bat berrituko dute asteotan Txomin Agirre eta Erribera kaleetan - Gehiago irakurri

Bertan behera utzi dute Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolan saioa

2020/06/26
Arrazoi teknikoengatik bertan behera utzi behar izan dute larunbatean Santiagoko dunetan egitekoa zen auzolan saioa. Data berria zehaztuko dute Udalak eta Lurgaia fundazioak.

Bertan behera utzi dute Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolan saioa - Gehiago irakurri

Telekomunikazio Zerbitzuak Atzitzeko Sareak formatu unibertsalean hedatzeko Udal Ordenantza onartu dute osoko bilkuran

2020/06/26
EH Bilduko Udal Gobernuaren baiezko botoekin, eta EAJ eta PSE-Eeren ezeko botoekin onartu dute Belaunaldi Berriko Telekomunikazio Zerbitzuak Atzitzeko Sareak (BBTZAS) formatu unibertsalean hedatzeko Udal Ordenantza. LGTBI harrotasunaren egunera begirako adierazpena ere onartu dute, ahobatez.

Telekomunikazio Zerbitzuak Atzitzeko Sareak formatu unibertsalean hedatzeko Udal Ordenantza onartu dute osoko bilkuran - Gehiago irakurri

LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Udal adierazpena

2020/06/26
Ekainaren 25eko plenoan ahobatez onartu du udalbatzak LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira prestatutako adierazpena. Herritarrei LGTBI mugimenduak eta mugimendu feministak deitutako ekintzetan parte har dezaten dei egin diete udal ordezkariek.

LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Udal adierazpena - Gehiago irakurri

Sanpedroetako kultur ekitaldietarako jarraibideak gogorarazi ditu Udalak

2020/06/25
Sanpedroetako kultur ekitaldietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da bezperan gonbidapena eskuratzea. Gainera, Udalaren izenean jende pilaketak saihesteko eta arduraz jokatzeko eskatu diete herritarrei eta ostalaritza sektoreko arduradunei.

Sanpedroetako kultur ekitaldietarako jarraibideak gogorarazi ditu Udalak - Gehiago irakurri

Torreaga eremurako hirigintza-proposamena aurkeztuko dute uztailaren 2an

2020/06/25
Uztailaren 2an, ostegunean, Zumaiako Udalak eta enpresa eraikitzaileek Torreaga eremurako hirigintza-proposamena aurkeztuko diete herritarrei. Saioan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, eta Udalaren izenean argitu dute eremuaren antolamenduari buruzko saioak izango direla, ez bertan eraikiko diren etxebizitzei buruzkoak.

Torreaga eremurako hirigintza-proposamena aurkeztuko dute uztailaren 2an - Gehiago irakurri

Zabalik dago Udaltzainen lan-poltsako merituen behin behineko balorazioei helegiteak jartzeko epea

2020/06/24
Zumaiako Udalak udaltzainen lan-poltsako onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta merituen behin behineko balorazioa argitaratu ditu. Azken ebazpen honen aurkako helegiteak jartzeko epea zabalik dago, uztailaren 2ra arte.

Zabalik dago Udaltzainen lan-poltsako merituen behin behineko balorazioei helegiteak jartzeko epea - Gehiago irakurri

Kiroldegia zabalik egongo da datorren astean

2020/06/24
Azken urteotan sanpedroen ostean itxita egon izan da kiroldegia, mantentze- eta konponketa-lanak egiteko. Aurten konfinamendu garaian egin dituzte lan horiek, eta irekita egongo da ekainaren 29tik uztailaren 5erako astean. Bestalde, udako kirol ikastaroetako izen-ematea irekita dagoela gogorarazi du Kirol Patronatuak.

Kiroldegia zabalik egongo da datorren astean - Gehiago irakurri

UEMAren 'Bertatik Bertara' kanpainarekin bat egin du Zumaiako Udalak ere

2020/06/23
Udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusaraztea eta aldarrikatzea du helburu kanpainak. 8.000 mantel inguru banatuko dituzte Zumaiako jatetxe eta tabernetan.

UEMAren 'Bertatik Bertara' kanpainarekin bat egin du Zumaiako Udalak ere - Gehiago irakurri

Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kenduko dituzte larunbatean

2020/06/23
Santiago hondartzako dunetan espezie exotiko inbaditzaileak (EEI) deuseztatu eta kontrolatzeko auzolan saioa egingo dute ekainaren 27an, larunbatean. Lurgaia fundazioak eta Zumaiako Udalak elkarlanean antolatu dute ekimena, eta herritarrek ekainaren 25a baino lehen eman beharko dute izena.

Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kenduko dituzte larunbatean - Gehiago irakurri

Ekhi Gaua, Estalapean

2020/06/23
Ekhi Gaua etxetik ospatu beharko da aurtengoan, eta 22:30etik aurrera Estalapean ikusi ahal izango da herriko hainbat elkartek prestatutako bideoa. Aurtengo san juan gauean ez da San Juan Iturrian surik piztuko, ezta Gernika parkean ere, eta Udalaren izenean nabarmendu dute aurten ezin izango dela surik egin.

Ekhi Gaua, Estalapean - Gehiago irakurri

Ohiko osoko bilkura izango da ostegunean

2020/06/23
Ekainaren 25ean, ostegunean, ohiko osoko bilkura egingo dute udaletxeko pleno aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Kirol patronatuko tasen aldaketa eta telekomunikazio zerbitzuak atzitzeko sareak hedatzeko ordenantzaren onarpena landuko dituzte, besteak beste. LGTBI harrotasunaren eguneko adierazpena ere landuko dute plenoan.

Ohiko osoko bilkura izango da ostegunean - Gehiago irakurri

Ekainaren 25ean amiantodun fibrozementua duten hainbat material jasoko dituzte Zumaiako Garbigunean

2020/06/22
Urola Kostako Udal Elkarteak proba piloto moduan jarri du martxan bilketa zerbitzua, eta materiala entregatu nahi dutenek hainbat baldintza bete beharko dituzte. Zumaiako Garbigunean ostegun honetan, hilaren 25ean, entregatu ahal izango dira materialak.

Ekainaren 25ean amiantodun fibrozementua duten hainbat material jasoko dituzte Zumaiako Garbigunean - Gehiago irakurri

Bereziak izango dira aurtengo San Pedro jaiak

2020/06/19
Kontzertuak eta haurrentzako ekitaldiak antolatu ditu Udalak sanpedroetarako. Uztailerako prestatutako ekitaldien berri ere eman dute, eta ekitaldi horiek guztietan bete beharreko neurriak zein diren azaldu dute.

Bereziak izango dira aurtengo San Pedro jaiak - Gehiago irakurri

Herriko autonomo eta enpresa txikiei lagunduko die Zumaiako Udalak, 2.000 eurora arteko dirulaguntzekin

2020/06/19
Zumaiako Udalak 500.000 euro bideratuko ditu herriko autonomo eta enpresa txikiak laguntzera. Jarduera itxita eduki behar izan dutenek, eta jarduera irekita edukita ere diru-sarrerak %40 baino gehiago murriztu zaizkienek 2.000 eurora arteko dirulaguntza jasoko dute, hainbat gasturi aurre egiteko. Eskaera modu telematikoan egin beharko da, uztailaren 9a baino lehen.

Herriko autonomo eta enpresa txikiei lagunduko die Zumaiako Udalak, 2.000 eurora arteko dirulaguntzekin - Gehiago irakurri

Bihar irekiko ditu ateak Oxford aretoak, Zigor Garcíaren zeramika erakusketarekin

2020/06/18
‘Haitzaren gibeletik’ Zigor Garcíaren zeramika erakusketa izango da Zumaiako Oxford aretoan, ekainaren 19tik uztailaren 5era bitartean.

Bihar irekiko ditu ateak Oxford aretoak, Zigor Garcíaren zeramika erakusketarekin - Gehiago irakurri

Kiroldegiko erabiltzaileek dutxak ere erabili ahal izango dituzte gaurtik aurrera

2020/06/18
Hilabete hasieratik martxan dago Zumaiako kiroldegia, prebentzio eta segurtasun neurriak betez. Gaurtik aurrera erabiltzaileek dutxak eta aldagelak ere erabili ahal izango dituzte.

Kiroldegiko erabiltzaileek dutxak ere erabili ahal izango dituzte gaurtik aurrera - Gehiago irakurri

Alondegiko igogailua: udako ordutegia

2020/06/17
Ekainaren 15etik irailaren 11ra bitartean Erribera eta Mari kaleak lotzen dituen Alondegiko igogailuaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera 08:30etik 21:30era egongo da irekita; asteburuetan orain arteko ordutegi berdina mantenduko du, 8:30etik 20:30era.

Alondegiko igogailua: udako ordutegia - Gehiago irakurri