Albisteak

Bi irteera antolatu ditu Ludotekak Aste Santuetako oporretarako

2018/03/13
Lehena apirilaren 3an izango da, LH 1-3 bitarteko haurrentzat Donostiako Kristina parkera eta bigarrena, aldiz, apirilaren 5ean LH 4-6 bitartekoentzat Txindokiko zuhaitz parkera. Interesdunek martxoaren 14tik 20ra arte izango dute izena emateko aukera ludotekan bertan.

Bi irteera antolatu ditu Ludotekak Aste Santuetako oporretarako - Gehiago irakurri

"Sasi artean", Luisa Aldabururen erakusketa berria, ostiraletik aurrera Oxford aretoan

2018/03/13
Aipatu erakusketa margo eta harrizko eskulturez osatua egongo da eta ikusgai izango da apirilaren 2a bitartean, egunero 18:00etatik 20:00 etara. Jai egunetan 12:30-14:00 eta 18:00-20:00 ordutegia izango du.

"Sasi artean", Luisa Aldabururen erakusketa berria, ostiraletik aurrera Oxford aretoan - Gehiago irakurri

Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Urola Kostako Udal Elkarteak enpresentzat 2018an bideratuko dituzten programa eta laguntzen berri emango du

2018/03/13
Urola Kostako Udal Elkarteak informazio jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresentzat). Bertan honakoei buruzko informazioa eskainiko du: Urola Kostako Udal Elkarteak enpresentzat 2018an bideratuko dituen programak eta emango dituen laguntzak, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzak enpresentzat eta enpresek bonifikatutako prestakuntzaren bidez beren langileak prestatzeko dituzten aukerak.

Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Urola Kostako Udal Elkarteak enpresentzat 2018an bideratuko dituzten programa eta laguntzen berri emango du - Gehiago irakurri

Zabalik dago kiroldegiko ikastaroen 3. hiruhilekoan izena emateko epea

2018/03/12
Ikastaroak astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizez zein arratsaldez eta izen ematea kiroldegian bertan egin ahal izango da.

Zabalik dago kiroldegiko ikastaroen 3. hiruhilekoan izena emateko epea - Gehiago irakurri

Euskaraldirako prest?

2018/03/09
Dagoeneko aurkeztu da euskararen erabilera areagotzeko xedez Euskal Herriko hainbat erakunde eta elkarteek elkarlanean antolatutako ekimen berritzailea, “Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ekimena, alegia. Aipatu ekimen hori Euskal Herria mailan gauzatuko da eta noski, Zumaiak ere parte hartuko du. Bide horretan, martxoaren 13an helduko diegu antolaketa lanei eta horretarako lehen bilera bat egingo du Alondegiako Moila gelan arratsaldeko 18:30ean.

Euskaraldirako prest? - Gehiago irakurri

Zabor bilketa sistema berria hobetzen jarraitzeko herritarren parte-hartzea eskatu du Udalak

2018/03/09
Bide horretan, zumaiarrak animatzen ditu hobekuntza proposamen edo iradokizunak udaletxeko informazio eta arreta bulegoan aurkeztera, horrela, sistema berria guztion eskaera eta beharretara egokitzeko

Zabor bilketa sistema berria hobetzen jarraitzeko herritarren parte-hartzea eskatu du Udalak - Gehiago irakurri

Udaletxeko emakumeok ere planto!

2018/03/08
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira deituriko lanuztearekin bat egin dute Zumaiako Udaleko emakume batzuk.

Udaletxeko emakumeok ere planto! - Gehiago irakurri

Zumaiako Udala ere MARTXOAK 8

2018/03/08
Gaur Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta Zumaiako Udalak, egunarekin bat eginez, herritar orori dei egiten die antolatutako ekintzetan parte hartzera, gizon ala emakume, GUZTION esku dagoelako berdintasunaren bidea eraikitzea.

Zumaiako Udala ere MARTXOAK 8 - Gehiago irakurri

Elektrizitatearen iritsiera

2018/03/07
Urtarrileko idatzian desagertua dagoen ogibide bat izan genuen hizpide. Farolari eta gauzainek, gurera elektrizitatea iritsi baino lehen, kale argiztapena bermatzeko betebeharra izan zutela ezagutu genuen. Argindarraren iritsierak, ordea, lanbide hauek desagerrarazi zituen pixkanaka. Aurreko idatziaren ildoari jarraituta, Zumaiara elektrizitatea noiz iritsi zen jakitea izan da oraingo helburua.

Elektrizitatearen iritsiera - Gehiago irakurri